Neurrira egindako sukaldea: Symphony

SINFONIA PERFEKTUAREN KONPOSIZIOA

Symphony sukalde-lineak aukera ematen dio sukaldaritzako profesionalari haren sukalde industriala neurrira diseinatzeko, nahierara atontzeko eta sukaldea osatzen duten elementuak haren lan egiteko modura egokitzeko. 

Diseinu bikain eta kalitate handiko elementu-, forma-, tamaina-, osagarri- eta akabera-sorta zabalak aukera ematen dute kozinatzen gozatzeko eta mokofinei atsegina emateko tresna paregabe hau pertsonalizatzeko. 
 

Symphony proiektuak ikusi

Osagaiak egokitu


Symphony sukaldeei esker, neurrira egindako egosketako osagai erabilgarriak dituen eta lan-beharretara moldatzen den konponbide erabilgarria eta estetikoa aurki daiteke.

Euskal Parrila
Symphony

Euskal Parrila paregabeak doitasunezko egosketa eta txingar naturala uztartzeko aukera ematen du. Zenbait egur- eta ikatz-mota erabilita, egosketa-prozesuan produktua aromatizatu egin daiteke. Parrilaren diseinuak tenperatura-kontzentrazio bat lortzeko aukera ematen du, eta, horri esker, egosketa eraginkorragoa lor daiteke.

Robata
Symphony

Egitura bertikala duenez, txingarretan eta tenperatura ezberdinetan kozinatu daiteke Symphony-ren gainean jarrita.

Jaki erreak egiteko fry top plantxa
Symphony

Jaki erreak egiteko plantxa ezin hobea. Beroa bikain banatzen du, eta,  horri esker, errazagoa da haragiak eta arrainak prestatzea. Koipeak ura herrestatuz biltzeko perimetroko sistema, elektrobalbula bidez kontrolatutako betetzea duena.

Coup de Feu plaka
Symphony

Tamaina handiko plaka da, plaka bakarrean hainbat tenperatura izateko aukera ematen duen potentzia handiko erregailua duena.

Gas-erregailuak
Symphony

Altzairu herdoilgaitzezko parriladun erregailuak (esmaltatuak ere izan daitezke), pizteko piezoelektrikoa eta ur-herrestatze bidezko koipeak biltzeko hondakindegi-sistema. 

Indukzio-elementuak
Symphony

Beharraren arabera, tamaina eta potentzia anitzetako indukzio-plakak jar daitezke, baita wok-ak eta indukzio-plantxak ere, beroa era uniformean banatu eta energia-kontsumoa murrizten dutenak.

Gas-barbakoa
Symphony

Harri bolkanikoak AISI-18/10 motako altzairu herdoilgaitzezko hodi-formako erregailuen bitartez berotzen dira. Harriak jartzeko oinarri-sareta. Koipeak biltzeko ontzi ateragarria.

Frijigailu elektrikoa
Symphony

Termostato bidez kontrolatzen da; izan ere, segurtasuna eta olioaren iraupen luzeagoa bermatzen dira horrela. Horrez gain, azken xukatua errazten duen euskarri bat ere badu. Izur perimetrala jarri eta gainaldean ahoka daiteke, modu horretan hondakinak istripuz barrualdera erortzea ekiditeko.

Hutsean egosteko doitasunezko egosgailua
Symphony

Upelean tenperatura egonkor mantentzen duen kontrol elektroniko zehatzari eta uraren zirkulazio konbektiboari esker, poltsetan ontziratutako elikagaiak hutsean egosteko elementu sinple baina bikaina da hau, jakiak tenperatura baxuan (56 eta 95 °C bitartean) egostea ahalbidetzen baitu.

Maria bainua
Symphony

Ur-betetze automatikodun ontzia. GN neurrietako upelak jar daitezke saltsak eta hornigaiak gordetzeko

Pasta-egosgailua
Symphony

Termostato bidezko kontrola eta ur-betetze automatikoa ditu, altzairu herdoilgaitzezkoa da oso-osorik eta saskiak dauzka.

Labe panoramikoa
Symphony

XXL tamainako jaki erre eta paella handietarako diseinatua dago.

Txorrota
Symphony

Ura zuzenean sukaldariak behar duen tokira eramatea ahalbidetzen du, lekualdatzerik eta esfortzurik gabe, eta beraz, erraztu egiten ditu lana eta ergonomia.

SINFONIA PERFEKTUAREN KONPOSIZIOA

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA