Zartagin baskulagarri industrialak


Kore 900 gamako zartagin baskulagarri industrialak edukiera handiko makina oso moldaerrazak dira, eta lau tresna batean izateko aukera ematen dute (zartagina, fry-top gailua, lapikoa eta marian berotzeko gailua).

01
Balio-aniztasuna

Gure zartaginek dituzten elementu funtzionalei esker (50 °C eta 310 °C artean erregulatzen den termostatoa, upela betetzeko ura sartzeko txorrota), lau tresnaren funtzioa bete dezakete:

  • Zartagina: lodiera txikiko frijitukiak egiteko. Upela olio-maila jakin batekin beteta, arraina, birrineztatuak, arrautzak… friji ditzakegu.
  • Fry-top gailua: errekiak edo “lehorreko egosketak” egiteko. Hondoan har dezaketen tenperaturari esker, plantxa gisa eta itsaskiak, arrainak, haragiak… prestatzeko erabil daitezke. 
  • Zuzenean berotzeko lapikoa: egosketa hezeetarako. Saltsak, gisatuak, eltzekoak, arrozak… presta ditzakegu. 
  • Marian berotzeko gailua: upelaren barnean tenperatura minimo bat mantenduz saltsak edo hornigaiak kontserbatzeko, baita elikagaiak marian prestatzeko ere.
02
Garbiketa

Gure zartaginen upelak diseinatzean, ertzak erradio eta angelu biribilduekin egiten dira, elikagaiekin kontaktuan egongo diren materialei buruzko EN-203-3 arauaren irizpideei jarraikiz. Ertzetako erradio horiek inoiz ez dira 3,5 mm baino txikiagoak, eta horrek upela errazago garbitzeko aukera ematen du, altzairu herdoilgaitzezko upelak bereziki.
Betetzeko txorrotaren bidez ura upelean automatikoki sartzeak erraztu egiten ditu garbiketa-lanak. 
Upela altxatu ahal izateak garbitu ostean erabat husteko aukera ematen du. 
Husteko aho zabalari esker, bizkor husten da. Horma bikoitzeko tapak, zeinak ez baitu ageriko arteka eta torlojorik, garbiketa errazten du.

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA