Frijigailu industrialak


900 gamako frijigailu industrialak errendimendu handiko frijigailuak dira. Bereziki diseinatuta daude elikagai-kopuru handiak tenperatura egokian frijitzeko eta lanean azkartasunez hasteko.

01
Frijigailu elektronikoa

Zure sukalde profesionaleko beharrak bermearekin eta eraginkortasunez asetzeko, Fagor Industrial-en aginte digitalak dituen lehenengo frijigailu elektrikoa garatu dugu, soluzio ezin hobea eskaini diezazugun eta zuk kalitate goreneko emaitzak lor ditzazun.
21 litroko edukierako aginte digitalak dituen frijigailu elektriko berriak, besteak beste, honako funtzio hauek ditu: olioaren tenperaturaren zehaztasun handiko kontrol elektronikoa, soinu-alarma duen saski bidezko denbora kontrolatzeko txartela, eta “melting” programa. Izan ere, profesionala izanez modu eroso eta seguruan lan egiteko eta, aldi berean, sukaldearen maila bikaina mantentzeko behar duzun guztia.

02
Potentzia eta errendimendua

Frijigailu modular estandarren barruan, Fagor Industrial-en frijigailuek merkatuko potentzia eta errendimendu handienetakoak ematen dituzte.
Makinak azkar hasten dira lanean, eta potentzia-litro erlazioa handia dute, gas-makinetan 1 kW/litro izatera ere iristen baitira (errendimendu handiko frijigailuak). 

03
Garbiketa

Upela 2 mm-ko estalkian integratuta dagoenez, ongi eta azkar garbi daiteke.
Erresistentzia baskulagarrien sistemari eta horiek eusteko kakoari esker, erresistentziak 90° baino gehiago bira daitezke, barnealdea erosotasunez garbitzeko.

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.