Barbakoa industrialak


Kore 900 gamako barbakoa industrialak jakiak erretzeko makina ezin hobeak dira.  
Parrilek tenperatura oso handia hartzen dutenez (400 °C), produktuen gainazala azkar zigilatzen da eta barrualdean zukua mantentzen du.

01
Malgutasuna eta eraginkortasuna

Gure barbakoen burdinazko parrilak alderantzikagarriak dira, eta produktuak hainbat eratara erretzeko aukera ematen dute:

  • Artekak dituen alde ildaskatutik, parrila okertuz, haragia erretzeko. 
  • Alde lau eta horizontaletik, arraina eta barazkiak erretzeko. 

Jakiak ukipenez zein beheko erresistentzien edo erregailuen beroa igorriz egosi eta erretzen dira, eta, hala, eraginkortasun handiagoa lortzen da. 
Horrez gain, koipea biltzen duen beheko kaxan ura sartu daiteke. Gas-erregailuek edo erresistentzia elektrikoek beroa igortzen dutenez, intentsitate txikiko lurruna sortzen da, eta, hala, zenbait produktu lurrunetan erre daitezke.

02
Garbiketa

Burdinazko parrilen alde ildaskatuak aurrerantz okertuta daude, koipea eta likidoak biltze-puntura eta koipea biltzeko kaxara errazago erortzeko.
Burdinazko parrilek porositate txikiko akabera dute, eta 170 mm-ko zabalera duten sekziotan desmunta daitezke tresnarik erabili behar gabe, errazago garbitzeko. 
Altzairu herdoilgaitzezko parrila-modelo horiek altzairuzko xaflez ekoizten dira eta oso erraz garbitzen dira. 
Barbakoa elektrikoen erresistentziak oker daitezke, errazago garbitzeko. 
Modelo guztiek zipriztintzearen kontrako petoa dute. Hiru piezatan desmunta daiteke, errazago garbitzeko.

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA