Gasezko sukalde industrialak plantxa osoa


Kore 700 gamako gasezko sukalde industrialek plantxa osoa tenperatura desberdineko hainbat eremu dituzte xafla berean, potentzia handiko erdiko erregailu bakarra erabiliz. Berezitasun horri esker, aldi berean egosketa sendoak, gozoak, eta zartaginean frijituak egin daitezke, eta tenperatura mantendu daiteke. 

Gasezko labe estatikoaren gainean jartzeko aukera. Sukalde baten prestazioez gain, gasezko labeak ontzi eta parriletan hiru altueratan elikagaiak prestatzeko aukera ematen du, erre beharreko elikagai motaren eta piezen tamainaren arabera.

01
Erabilera anitzekoa

8,4 kW-eko potentzia handiko erregailua eta burdinurtuzko koroa bikoitzeko difusorea ditu, sugarraren uniformetasuna eta banaketa termikoa bermatzen dutena.
Xaflaren eremu desberdinetan lortzen den tenperatura-tarteari esker (500 °C erdian eta 200 °C ertzetatik hurbil), hainbat egosketa-modu erabil daitezke. 

02
Produktibitate handia eta garbitasuna

Produktibitate handia dauka, 800 x 580 mm-ko azalera handia duelako. Gainera, ertzak biribilduak dituenez, erraz eta azkar garbitzen da. 

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA