Euskal parrila - Txingar-sukaldea


Fagor Industrial-en euskal parrila berriak doitasunezko egosketa bat eskaintzen du txingar naturalarekin. Gainera, showcooking-elementu gisa erabil daiteke, bezeroaren aurrean kozinatzeko.

01
Txingarretan kozinatzearen kalitatea

Bere euskal parrilarekin, txingarretan egosten diren elikagaiei kalitate bikaina ematen dien egosketa-elementu bat eskaintzen du Fagor Industrial-ek. Zenbait egur- eta ikatz-mota erabilita, egosketa-prozesuan produktua aromatizatu egin daiteke. Parrilaren diseinuak tenperatura-kontzentrazio bat lortzeko aukera ematen du, eta, horri esker, egosketa eraginkorragoa lor daiteke.

02
Egosketaren doitasuna eta kontrola

Sakonera ezin hobea da tenperaturari ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko, eta ikatz/egur asko aurrezten da. Aireztapen behartuko sistema bat du prestatzean txingarren sorkuntza bizkortzeko; hala, prestatzeko denbora 20 minututik 5 minutura murrizten da. Airea sartzeko sistema doigarria da, erabiltzean ikatzaren errekuntzaren kontrola hobetzeko.

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA