Heltze-ganbera

Produktuari balioa eman.
Haragiaren, hestebeteen, edo gaztaren heltzea produktuari balioa ematen dion prozesua da. Elikagaiak hotz-, hezetasun-, eta aireztapen-baldintza zehatzetan, denbora-tarte jakin batean zehar mantenduz lortzen da hori.
Besteak beste, haragiaren heltze-prozesuan zehar haragia eboluzionatuz doa, testura leuntzen da eta, aldi berean, zaporea kontzentratzen da. Azkenean, lortu den produktua jatorrizkoa baino garestiago sal daiteke eta, ondorioz, saltokiaren errentagarritasuna hobetzen da.
MEAT-AGER Fagor-en kontzeptua da barruan dagoen produktu bakoitzaren (haragia, hestebeteak, gazta) balioa handitzen duena, elikagaiak helduz eta erakutsiz.


360°-ko kristala, edozein lekutatik heltze-ganberaren barrualdea ikusteko. Pareta guztiak kristalez osatuta daude, baita 2 gorputzen modeloan bereizketa egiten duena ere.

Ultrasoinu bidezko lainoztagailu hezegailu trinkoaren bidez (MA), edo lurrungailu eta haizagailu bidez (MD) kontrolatutako sistema.

MA modeloetan, kanpoko ur-ekarpena alderantzizko osmosi sistemaren bitartez. Iragazkiek urari usainak, zaporeak, eta zikinkeriak kentzen dizkiote.

Elikagaiak hainbat apaletan jarri edo kakoetatik zintzilika daitezke, toki bakoitzaren beharren arabera.

Diseinu moldakorra dauka; antolaketa modularrak egin daitezke alboetako paretak bata bestearekin ondo ahoka daitezkeelako. Ezaugarri horri esker, pareta edo giro-bereizgailu moduan erabil daitezke.

Hozkailurik gabe ekoiztu daitezke. Eredu horietan, heltze-ganberen goiko aldearen altuera 300 mm-ra murrizten da.

Aireztatutako hotz-sistema oso zehatza. Germenak hiltzen dituen argi ultramorea lurrungailuaren xurgapenean, airea esterilizatzeko.

V klima-klaserako bertsioa (40 °C-rainoko tenperatura eta % 40ko hezetasun erlatiboa), kristalen markoak berotuta dituena.

Errazago mugitu ahal izateko, heltze-ganberak bi paketetan ematen dira. Instalazioan zehar, hotz-blokea ganberaren goiko partean jarri baino ez da behar blokea guztiz hermetikoa izateko.

Intentsitatea urruneko agintearen bidez erregula daiteke; horri esker, barruko argia heltze-ganbera jarri duzun girora molda daiteke.

Beste heltze-ganbera eta LED argi kolore-aukera batzuk daude eskuragai eskariaren arabera.



Meat-Ager heldutako haragia, hestebeteak edo gazta saldu nahi dituen saltokirako produktu egokia da, helburu bikoitza baitu: alde batetik, produktua heltzen du bere kontrol-sistemen bidez, elikagaia tenperatura- eta hezetasun-maila egokietan mantenduz; beste alde batetik, horiek bezeroari erakusteko erakustokitzat erabil daiteke.
Heltze-prozesuan, produktuak duen uraren lurrunketaren ondorioz horrek pisua galtzen du, bereziki haragiak. Pisua galtzeak eragin zuzena dauka egindako inbertsioan. Hezetasuna kontrolatzeko sistemari esker, Meat-Ager produktuak lurrunketaren ondoriozko pisu-galera murrizten du. Horrela, errentagarriak direla ziurtatzen da.
Produktua oso ondo ikus daiteke heltze-ganberaren alde guztiak kristalez eginda daudelako, eta LED argia dutelako. Halaber, Meat-Ager ganberak Enolux ardotegiekin konbina daitezke elikagaiak eta ardoa elkarrekin erakusteko tokiak osatzeko.



Elikagaiak osagarritzat eskaintzen diren hainbat apaletan jarri edo kakoetatik zintzilika daitezke, toki bakoitzaren beharren arabera.



MA modeloek kanpoko ur-ekarpena dakarte haragia, hestebeteak, eta gazta heltzeko eta erakusteko. Ur-ekarpenari esker, hezetasun-kontrola eta tenperatura banatzen dira eta, beraz, hestebeteak edo gaztak ondu daitezke.
MD modeloak, ur-ekarpenik gabe, haragia heltzeko eta erakusteko diseinatuta. Tenperatura 0 eta 4ºC bitartean eta hezetasun erlatiboa % 60 eta % 90 bitartean mantentzeko aukera eskaintzen dute, haragia heltzeko beharrezkoak diren baldintzak, alegia.




MA heltze-ganberak: Hezetasun-kontrola ultrasoinu bidezko lainoztagailuarekin.
MD heltze-ganberak: Hezetasunaren kontrol elektronikoa. % 60 eta % 90 bitarteko hezetasun erlatiboaren erregulazioa.

MA heltze-ganberak: Uraren tratamendua alderantzizko osmosiko iragazkien bitartez. Sistema horri esker, ura iragazten eta garbitzen da, eta araztu gabeko ura gehitzearen ondorioz egon daitekeen produktuaren kontaminazioa saihesten da.

LED argiztapen-sistema, 2700ºK-ko kolore-tenperaturarekin. Intsektuek ezin dutenez argia antzeman, produktua ikusezina bilakatzen da haientzat, eta horrela babesten da.