Ardotegiak

Ardoa gelaren erdian.
Ardoa munduko hainbat jatetxetako mahaietan protagonista ukaezina da. Hainbat barietate, zapore eta testura ditu, eta mahaikoak liluratu ditu mundu osoan. Horren ondorioz, gaur egun sukaldari eta profesional gastronomikoek ez dute menu bat diseinatu nahi ardo-aukera egokirik gabe.
Bezeroen ardo berriak aurkitzeko jakin-minak horiek kartetatik edo ohiko zerrendetatik haratago aurkezteko beharra sortu du. Ardo on baten dastatzea probatu baino lehen hasten da: botilaren forma, etiketaren diseinua, edo ardoaren kolorea ere aldez aurretik begiratzen dira.
Behar horiek asetzeko eta negozioa indartzeko, Fagor-ek ENOLUX ardotegien gama berria aurkeztu du.
ENOLUX Fagor-en kontzeptua da barruan dagoen botila bakoitzaren balioa handitzen duen ardoaren erakusketarako eta kontserbaziorako.

Desberdina dela erakusten duten xehetasunak

360°-ko kristala, edozein lekutatik ardotegiaren barrualdea ikusteko. Pareta guztiak kristalez osatuta daude, baita 2 gorputzen modeloan bereizketa egiten duena ere.

Hezetasun erlatibo maila % 50 eta % 60 bitartean mantentzeko aukerako kontrola; izan ere, hori da ardoa kontserbatzeko girorik hoberena.

Botilak bertikalean, zeihar, edo horizontalean jar daitezke, toki bakoitzaren beharren arabera.

Diseinu moldakorra dauka; antolaketa modularrak egin daitezke alboetako paretak bata bestearekin ondo ahoka daitezkeelako. Ezaugarri horri esker, pareta edo giro-bereizgailu moduan erabil daitezke.

Lurrungailu aireztatu batez osatutako hotz-sistemak aire hoztuta banatzen du barruan, tenperatura homogeneoa lortuz.

Beste ardotegi eta LED argi kolore-aukera batzuk daude eskuragai eskariaren arabera.

Nahi izanez gero, ardotegiak hozkailurik gabe ekoiztu daitezke. Eredu horietan, goiko aldearen altuera 300 mm-ra murrizten da.

V klima-klaserako bertsioa (40 °C-rainoko tenperatura eta % 40ko hezetasun erlatiboa), kristalen markoak berotuta dituena.

Errazago mugitu ahal izateko, ardotegiak bi paketetan ematen dira. Instalazioan zehar, hotz-blokea ganberaren goiko partean jarri baino ez da egin behar blokea guztiz hermetikoa izateko.

Bi ateko modeloa guztiz bananduta dauden bi girotaz osatuta egon daiteke, bakoitza bere termostato digitalarekin kontrolatuta. Hainbat motatako ardoa gorde daiteke, bakoitza bere tenperaturarik egokienean.

Intentsitatea urruneko agintearen bidez erregula daiteke; horri esker, barruko argia ardotegia jarri duzun girora molda daiteke.

Izotz zuria kentzearen ondorioz ateratako uraren lurrunketa automatikoa. Ez da sarerako konexiorik instalatu behar.
ENOLUX ardorako erakusleiho dotorea da. Ardotegiak deigarriak izateko diseinatu dira, eta jatetxeetara, hoteletara eta, orokorrean, edozein toki gastronomikora joaten diren bezeroentzat erakargarri bisualtzat jokatzeko. Egituraren zenbait xehetasuni esker, jatetxearen lekuei eta gelei balioa ematen dieten apaingarri bihurtzen dira.



ENOLUX egituraren filosofiak edozein lekutatik ardotegiaren barrualdea ikusteko aukera ematen du. Pareta guztiak kristalez osatuta daude, baita 2 gorputzen modeloan bereizketa egiten duena ere.
ENOLUX-eko diseinuaren printzipio gidari bat da. Argiaren intentsitatea emango den urruneko agintearen bidez erregula daiteke; horri esker, barruko argia ardotegia jarri den girora molda daiteke.



ENOLUX ardotegiak haien artean konbina daitezke eta, horrela, sukaldaritza-gune bakoitzaren antolamendura moldatuko dira. Gelak edo giroak banatzeko ere antola daitezke hainbat ardotegi.
ENOLUX ardotegiek botilak zeihar, bertikalean, edo horizontalean, gorputz beraren barruan, jartzeko aukera eskaintzen duten hainbat osagarri dituzte. Botilen antolaketa gustukoena hauta daiteke, egoeraren arabera, edukierari zein ikusgaitasunari begira.
ENOLUX-ek aireztatutako hozte-sistema dauka, +4 eta +18ºC bitarteko egonkortasun eta uniformetasun termikoak bermatzen dituena.



Hezetasun erlatibo maila % 50 eta % 60 bitartean mantentzeko; izan ere, hori da ardoa kontserbatzeko girorik hoberena eta, gainera, kortxoa deshidratatzen ez dela eta etiketa egoerarik hoberenean mantentzen dela ziurtatzen da.
Aire-ganbera duten pareta bikoitzeko kristalei eta ateetako burlet magnetikoei esker. Horiei esker, barruko tenperatura azkarrago berreskuratzen da atea ireki ondoren. Horrez gain, kondentsatzeko arriskua eta kontsumo elektrikoa murrizten dira.
Hozte-ekipoaren motorrak eragiten dituen bibrazioak kentzeko.