Labe Misto Industrialak

PRODUKTU-MALGUTASUNA BEHAR ETA LEKU GUZTIETARAKO

Fagor Industrial-en filosofiarekin bat etorriz, Advance belaunaldiko labe misto industrialak sukaldeei ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko diseinatu dira. Zure negozio-mota edo haren neurria edozein dela ere, bost neurritakoak ditugu, zenbait prestaziorekin eta gasezkoak nahi elektrikoak, zure nahietara eta beharretara gehien hurbiltzen den soluzioa eskaini ahal izateko.

ADVANCE BELAUNALDIKO LABE BAT AUKERATZEKO 9 ARRAZOI

01
Labe bat behar profesional bakoitzerako
Labe mardul eta sendo baten kontzeptupean, zeina irauteko diseinatua baitago, edozein behar profesionali erantzuteko dozenaka modelo, 5 neurri, 3 gama desberdin…
02
Erabiltzen erraza
Ezeren gainetik, sinpletasuna. Funtzio oro zure hatzaren eskura. Gainera, interfaze autoesplikatiboak, zunda ergonomikoa, garbiketa automatikorako sistema… ditu. Dozenaka aukera, otorduak prestatzea inoiz baino errazagoa izatea ahalbidetuko dutenak.
03
Emaitza bikainak, ia lermarik gabe
Lurrun-sorkuntza indartsuari eta tenperatura-banaketa ezin hobeari esker, Advance belaunaldiko labeek emaitza bikainak lortzen dituzte ia lermarik gabe. Urtsutasun handiagoa, beroaren banaketa eta egosketa-loditasun uniformeagoa eta, batez ere, doitasun handiagoa prozesu osoan.
04
Mantentze-lanetan aurreztea
Hobekuntzak egin ditugu zerbitzu teknikoan eta bezeroentzako arreta-zerbitzuan, salmenta osteko eta mantentze-lanetako zerbitzuetan denbora eta dirua aurrezteko aukera ematen duten sistemen eta funtzioen bidez. Adibidez, mantentze-lanetarako sarbide-puntu bakarra, eta monitorizatzeko, konfiguratzeko, mantentze-lanetarako eta autokalibraziorako aplikazioak.
05
Higiene hobea
Advance belaunaldiko labeekin, ur puruaren lurruna etengabe berritzen da eta errekuntza egosketa-ganberatik kanpo gertatzen da. Gainera, hobekuntza asko dituzte elikagaien segurtasunari dagokionez, hala nola juntura ateragarria gama osoan, edo labearen upela barnetik soldatua egotea, zeinak zikinkeria pilatzea eragozten baitu.
06
Lan-ingurunea hobetzea
Labea irekitzeko sistema erosoagoa sukaldariarentzat, helduleku ergonomikoa duen zunda, maniobragarritasun handiagoa duten orgak, soinurik gabeko erregailuak eta autogarbiketako sistema hobetuak; horiek guztiek, zalantzarik gabe, lan-inguruneko segurtasuna eta erosotasuna areagotzen dituzte.
07
Iraunkortasuna
Advance labeek hobekuntza garrantzitsuak dituzte beren egituran eta garraio-sisteman, hala nola eskuleku berria, kristal bikoitzeko atea eta gurpil bikoitzak; elementu horiek guztiek produktu mardul eta sendo bat bermatzen dute, irauteko diseinatua.
08
Produktibitate handiagoa
Advance labeen belaunaldiak produktibitate handiagoa eskaintzen du azalera txikiagoan. Gainera, zutabe-instalazioak egiteko aukera ematen du, eta horrek sukaldearen moldaerraztasuna handitzen du, leku txikiagoan gehiago eskaintzen baitu.
09
Energia-eraginkortasuna
Fagor Industrial-ek aurreztearen eta ingurumenaren alde apustu sendoa egiten jarraitzen du. Advance labeek eraginkortasun handiko erregailuak dituzte, CO2 gutxiago isurtzen dutenak eta baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen dituztenak.

LABE MARDUL ETA SENDOAK, IRAUTEKO DISEINATUAK

Erabat altzairu herdoilgaitz austenitikoz eginak; barnealdea AISI-304 altzairu herdoilgaitzez egina. Advance belaunaldia buru da diseinuan eta sendotasunean.

BELAUNALDI BAT, HIRU GAMA


Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA