Cook & chill soluzioak
OPTIMIZATU SUKALDE PROFESIONAL BATEKO LANA ETA PRODUKTIBITATEA
Labeetan eta hotzean espezialista den aldetik, Fagor Industrial-ek Cook & Chill soluzio ezin hobea aurkezten du, hots, labeak eta tenperatura jaitsarazteko gailuak konbinatzen dituzten ekipamendu batzuk; haiekin, sukalde profesional bateko lana, efikazia eta produktibitatea optimizatzen dira.

Cook & chill prozesua
Kostuak aurreztea, baliabideak optimizatzea, segurtasuna eta osasuna, eta produktu egin berri zaporetsu bat.
Elikagai arin, light edo finak nahiz txikiak edo bolumen txikikoak tratatzeko ziklo egokia da.
Dentsitate handiko produktuak edo tamaina lodikoak tratatzeko egokia da, baita ontziratutako janaria prestatzeko ere.
Ziklo honetan, elikagaiak homogeneoki izozten dira, eta, beraz, egokia da tenperatura-aldaketa gogorrak jasaten ez dituzten edo osagai desberdinekin eginda dauden jakientzat.
Janari erdi bukatuak edo erdi prestatuak izozteko ziklorik aproposena da. Egokia da elikagai gordinentzat ere. Izoztutako produktuen stocka denbora luzez mantentzeko aukera ematen du, urtean zehar erabili ahal izateko.
Gure cook & chill soluzioak
Tenperatura jaitsarazteko ata serieko gailu konpaktuak
ADVANCE LABE MISTO INDUSTRIALAK
HUTSEAN ONTZIRATZEKO GAILUAK
Tenperatura jaitsarazteko ATA serieko gailu konpaktuen gamaren diseinuak eta eraikuntzak aukera ematen dute ADVANCE belaunaldiko labeekin batera muntatzeko. Ekipamendu konbinatu horrek sukaldean mugitzeko erraztasuna ematen du, laneko arriskuak murrizten ditu, sukaldariei erosotasun handiagoa ematen die, eta lanean eraginkortasun handiagoa.



Sukaldariaren bizitza hobetzeko diseinatua. Ateak irekitzeko modua, elementuen altuera… sistemaren xehetasun bakoitza multzo-ikuspegiarekin diseinatu da, sukaldeetan mugimenduak errazteko eta bermatzeko.
Cook & Chill prozesua osatzen duten funtzioak eskulibururik gabe erabiltzeko errazak izan daitezen diseinatua dago kontrol-panela.
Haren linea zainduak sukaldean integratutako sistema bat sortzeko nahiaren adierazle dira.
Gure Cook & Chill ekipamenduak osatzeko, bi tresnei ezin hobeto egokitzen zaizkien osagarrien gama oso bat eskaintzen dugu.
Advance belaunaldiko mahai gaineko labe guztiak ezin hobeto ahokatzen dira ATA Serieko tenperatura jaitsarazteko gailuekin, eta Cook & Chill sistema konpaktu bat osatzen dute, linea zaindu eta oso efikazarekin.

Hutsean ontziratzeko teknologia Cook&Chill sistemaren osagarri da, elikagaien iraunkortasuna eta aukera gastronomikoak areagotzen baititu.
