Izotza egiteko gailuak

ASKOTARIKO IZOTZ MOTA ETA TAMAINAK

Airez zein urez hozten diren bertsioetako makinek kondentsadore gaindimentsionatua dute, ezin hobea klima beroetarako. Izotza egiteko sistema sinplea eta fidagarria da, eta ur oso kareduna eta lan-baldintza latzak dituzten eremuetarako diseinatuta dago.

01
Moldakortasuna eta malgutasuna

Izotz-makina industrial asko ditugu jatetxe, hotel, supermerkatu, kirol-medikuntzako zentro eta abarreko edozein beharrari erantzuteko. Hainbat forma eta tamainatako izotzak egiten dituzte, izotz pikortsua edo malutetan ere bai, bezeroaren beharretara moldatuz. Ekoizpen handietarako, elkarren artean pilatu daitezkeen makina modularrak  eta izotz asko biltegiratzeko silo isolatuak ditugu.

02
Teknologia eta fidagarritasuna

Makinak tropikalizatuta datoz behar bezala funtzionatzen dutela bermatzeko, baita tenperatura altuetan ere (43 °C arte). Termostato bana duen koadro elektrikoa, ekoizpen-denbora eta biltegiratutako izotz-kantitatea erregulatzeko.

03
Soiltasuna, sendotasuna, fidagarritasuna

Karrozeria AISI-304 altzairu herdoilgaitzezkoa da, eta erraz desmunta daiteke panelez panel, makinaren osagai guztiak eskuratu ahal izateko.

04
Higienea eta garbiketa

Modeloaren arabera, garbitzeko botoi edo funtzio bat dute. Horrek mantentze-lanak errazten ditu, ura hotzik gabe mugitzea ahalbidetzen du eta osagai karedunak kentzea lortzen du. Higiene- eta osasun-berme guztiekin.

05
Eraginkortasuna

Dentsitate handiko isolamenduak kalitatea eta energia-kontsumo optimizatua bermatzen ditu.

06
Ergonomia

Osagai guztietara sarbide hobea izateko aukera ematen duen diseinua da, eta instalazio- eta mantentze-lanak errazten ditu.

07
Ekologia

Makina guztiak % 100 birziklagarriak dira: guztiz desmunta daitezke, eta osagaiak birziklatu egin daitezke.

IZOTZ-KOSKOR TRINKOAK EGITEKO GAILUAK


Gourmet koskor kristalinoek eta konpaktuek edaria geldiro eta luzaroan hozten dute, urtu aurretik. Profesionalek eta kontsumitzaileek nahiago dituzte Gourmet izotz-koskor handiak eta konpaktuak. Ezin hobeak dira alkoholik gabeko edarietarako eta likoreetarako. Izotz-koskorrak oso astiro urtzen dira, eta, hala, edari hotzak patxadaz goza daitezke.

1
SPRAY SYSTEM

Injektore malguz osatutako sistema, ur karedunetan errendimendu hobea lortzeko.

IZOTZ-KOSKOR HUTSAK EGITEKO GAILUAK


Koskor hutsek edaria azkar hozten dute, azalera handiagoa baitago edariarekin kontaktuan. Prestazio handiko makina elektromekanikoekin egiten dira, puntako paleta-teknologia erabiliz. Egokiak dira ur gogorretarako (karedunak), iragazkirik ez dagoenean ere. Gure lurrungailu-diseinuak errendimendu ezin hobea dauka ur karedunetan.

1
PADDLE SYSTEM

Koskor hutsak egiteko sistema modularrak.

KUBO-FORMAKO IZOTZAK EGITEKO GAILUAK


Tamaina estandarra duten kubo-formako eta kubo-erdi formako izotzak bikainak dira edariak hozteko, izotz ugari behar izaten duten establezimenduetan.
Prestazio handiko makinek egiten dituzte, lurrungailu bertikalaren teknologia erabiliz, eta ziklo laburragoa behar dutenez koskorrak egiteko, izotza azkarrago lortzen dugu. Horregatik, ezin hobeak dira izotz-kopuru handiak behar dituzten salmenta-puntuetarako.
Produkzio-maila handiaz gain, ekipoek tamaina konpaktua dute, eta, beraz, janari lasterra saltzen duten jatetxeetan eta osasun-sektorean erabili ohi dira.

1
ERAGINKORTASUN HANDIA

Eraginkortasun handia, egiaztatuta

2
VERTICAL SYSTEM

IZOTZ PIKORKATUA EGITEKO GAILUAK


Ekipoek izotz pikorkatua egiten dute, lurrungailu zilindriko bertikalaz eta erresistentzia handiko ardatzaz osatutako sistema erabiliz. Izotz pikorkatua bi motatakoa izan daiteke: lehorra, koktelak egiteko egokia dena, eta hezea, arrandegietarako, fruta-dendetarako... egokia dena.

1
AXIAL SYSTEM

GAILU MODULARRETARAKO GORDETEGIAK (siloak)


Izotz-gordetegiek lokala hornitzeko stock nahikoa izango dugula bermatzen dute. Izan ere, kontsumo gutxi dagoenean, makina modularrek egindako izotza gordetzen dute, eskaera igotzen denerako eta denbora gutxian izotz-kopuru handia behar denerako.

1
GAMA ANITZA

Gordetegi-gama handia daukagu, izotz-makina guztietara egokitzeko. Gordetegi bakoitzak makina bat edo bi izan ditzake, aukeratutako ekipamendu modularraren arabera.

2
KONTSERBAZIOA

AISI-304 altzairu herdoilgaitzez egina dagoenez eta dentsitate handiko isolamendua duenez, izotza egokiro kontserbatzen da.

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.