ELEMENTU KONPAKTU ETA FIDAGARRIAK, EDARIAK GORDETZEKO BIKAINAK

Hozteko gailuen gama zabala, botilak hozteko bereziki diseinatua.

ERAKUSMAHAIEN AURREALDEA


1

Snack gamaren hozte-mahaien prestazio guztiekin. Erakusmahaien aurrealdeetarako ekipoek 1.045 mm-ko altuera dute. Horregatik, ezin hobeak dira gure kafe-mahaiekin eta apalekin konbinatzeko.

KAFE-ALTZARIAK


Erakusmahaien aurrealderako osagarri perfektua.

1
KALITATEA

Elementu guztiak kalitate handiko altzairu herdoilgaitz austenitikoz eta akabera sanitarioz egin dira.

2
GARBIKETA

Estalkiak aurrealde eta peto kurbatuak ditu, errazago garbitzeko.

3
ANIZTASUNA

Hainbat luzera eta zabalera ditugu, zure negozioaren beharretara egokitzeko.

4
MOLDAERRAZAK

Elementuek 1.045 mm-ko altuera dute, gure CONCEPT Snack erakusmahaien aurrealdeekin integratu ahal izateko.

HORMA-ERAKUSTOKI HOTZAK


Horma-erakustoki hotzen gama berriak diseinu garaikidea eta dotorea dauka, eta aukera eta akabera desberdinak eskaintzen ditu, zure lokalaren beharretara egokitzeko.

1
MANTENTZE-LANETARAKO SARBIDE ERRAZA

Kanpo-multzo konpaktuak casette sistema dauka, biltegiratze-edukiera handiagoa emateko. Irekitzeko, sareta-atea irekitzea baino ez da egin behar, eta, hortaz, mantentze-lanak eta garbiketa errazago egiten dira.

2
ENERGIA AURREZTEA

Gure ateek beira bikoitza eta argon-gasa dutenez, isolamendu bikaina ematen dute, eta, hala, kontsumoan aurrezten duzu.

3
HOTZA UNIFORMEKI BANATZEA

Konpresore hermetikoa, kondentsadore aireztatuarekin. Aireak “U” forman zirkulatzen duenez, hotza uniformeki banatzen da.

4
ARGIZTAPENA

Barnealdea LEDekin argituta dago.

BOTILATEGIA


Botilak hozteko gailuetan dugun eskarmentu zabalari esker, kalitate handiko produktu fidagarriak bermatzen ditugu. Produktua diseinatuta dago botilak ahalik eta hobekien biltegiratzeko establezimenduetan.

1
GAMA ANITZA

Bi bertsio desberdin ditugu, gure bezeroen beharrei erantzuteko. Inox akaberako ekipoek altzariaren eskuinaldean dute hozkailu-multzoa, eta skin akaberakoek, berriz, behealdean.

2
FUNTZIONALTASUNA

Gidaridun ateek helduleku integratuta dute, modu errazean eta praktikoan irekitzeko. Gainera, barnealdean altzairu plastifikatuzko banagailu bertikalak daude, edukiak hobeto antolatzeko.

3
ZERO IMPACT

Hidrokarburo-gas naturalak (R-600a) erabiltzen ditugu. Gas horiek % 15-20 bitartean murrizten dute ekipoen energia-kontsumoa, eta ingurumena errespetatzen dute. Gainera, ez direnez horren agresiboak, konpresorearen balio-bizitza luzatzen dute eta mantentze-gastuak murriztu.

HOZTE-ARMAIRU PROFESIONALAK


Hozte-armairu profesionalen gama berria aurkezten dugu, edukiera handikoa eta kanpo-akabera desberdinekin, zure negoziora hobeto egokitzeko.

1
GAMA ANITZA

Gure bezeroen beharrei erantzuteko asmoz, bi bertsio sortu ditugu: altzairu herdoilgaitzezko akabera duten kanpo-altzariak eta epoxi zurizko akabera dutenak. Bertsio bietan, tenperatura positiboko eta negatiboko modeloak ditugu. Epoxi zurizko kanpo-akabera duten altzarien kasuan, beirazko ateak dituzten erakustoki hotzak ere baditugu.

2
FUNTZIONALTASUNA

Gidaridun ateek helduleku integratuta dute, modu errazean eta praktikoan irekitzeko. Gainera, barnealdean altzairu plastifikatuzko banagailu bertikalak daude, edukiak hobeto antolatzeko.

Haragia ontzeko makina


Fagor-en Meat Ager haragia ontzeko hozkailua diseinu berritzaileagatik eta errendimendu eraginkorragatik nabarmentzen da. Segurtasunik handiena eskaintzen du hezetasuna eta tenperatura kontrolatzeko sistemari eta UVC esterilizazioari esker, hozkailuaren barruan aire-zirkulazio egokia sortzen baitute.

1
Fidagarria eta eraginkorra

Ontze-prozesuak mikroorganismoak guztiz kentzen direla bermatzen du; ikatz aktiboko iragazkia dauka airea garbitzeko sistematzat, eta horrek haragiak kalitate bikaina izango duela eta ahalik eta pisu gutxien galduko duela ziurtatuko du.

2
Diseinua

Ganberak diseinu dotorea dauka, eta ateko kristala tindatuta dago haragia UV argitik babesteko ez ezik, baita haragiaren itxura nabarmentzeko ere. Diseinu erabilgarriari esker, instalatzean moldakortasun handia erakusten du.

3
Erraza

Instalatzeko erraza izateaz gain, erabiltzeko oso erraza da. Haragia sartu baino ez da egi behar; zuk zenbait astetan zehar pazientzia apur bat izan beharko duzu, dastamen-esperientzia paregabearen zain. Emaitza haragiaren kalitate bikaina izango da.

ARDOA GORDETZEKO ARMAIRUAK


Gure ardo-upategien gama berriak soluzio modernoagoa eta dotoreagoa ematen dizu, botilak biltegiratzeko edo kontsumorako kontserbatzeko. Gure diseinuari esker, ekipamenduak zure negozioa estiloz josiko duen apaingarri ere badira.

1
KONTSERBAZIOA

Ateak beira bikoitzak ditu, tindatuta eta tenplatuta, izpi ultramoreen aurkako babesarekin, ardoa eguzki-izpien kontra babesteko.

2
IKUSGARRITASUNA

LED argi bertikalen bidez, erakutsitako produktuak ezin hobeto eta uniformeki ikusten dira. Gainera, LED argiek ez dute armairuaren barnealdea berotzen, ezta ardoa hondatzen ere.

3
BILTEGIRATZEA

Apalak hagaxka plastifikatuzkoak dira, akabera beltzarekin, eta bertsio estandarrean, armairuak 3 apal lau eta WR-180 modelorako bereziki diseinatutako apal inklinatua ditu.

4
TENPERATURA PERFEKTUA

Kontrol elektronikoko sistemari esker, ardoak ontzeko tenperatura egokia (+5 °C eta 16 °C) manten dezakegu une oro, zehaztasun osoz.

IZOTZEZ ESTALTZEKO GAILUA


Kopak izotzez estaltzeko gailua taberna eta kafetegietarako osagarri bikaina da, edari hotzak baldintzarik onenetan zerbitzatzeko. Tamaina konpaktua duenez, egokia da espazio murritza duten lokaletarako.

1
ARGIZTAPENA

Barnealdea LEDekin argituta dago.

2
KONDENTSAZIOAREN KONTRAKO SISTEMA

Ateek beira hirukoitza dute, kondentsazioaren kontrako sistemarekin. Horri esker, ezin hobeto ikus daiteke, desizozteko fenomenoa beha daitekeelako.

ELEMENTU KONPAKTU ETA FIDAGARRIAK, EDARIAK GORDETZEKO BIKAINAK

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA