Snack hozte-mahaiak - 600 mm-ko hondoa

600 mm-ko hondoa eta Snack dimentsioak dituen gamak eremu txikietarako hozte-mahaien aukera zabala eskaintzen du, erraz garbitzen den produktu sendo, ergonomiko eta funtzional batekin.

KALITATEA, ERREFERENTZIATZAT

Concept gamak linearik merkeena izatea du bereizgarri, baina energia-eraginkortasunik eta ingurumen-jasangarritasunik handienari eusten die beti; izan ere, hidrokarburo-gasetan dago (Globe belaunaldia).
Merkatuan parekorik ez duen gama zabal batekin, Concept gama, Snack mahaientzat behar den gainazala (600 mm-ko hondoa) optimizatzeko diseinatutako dimentsioetan ez ezik, eskuragarri dago Gastronorm estandarreko elementuak (700 mm-ko hondoa) eta gozogintzarako elementuak (800 mm-ko hondoa eta Euronorm erretiluak) hartzeko diseinatutako dimentsioetan ere.

01
ZERO IMPACT (Globe, HK gasak)

Hidrokarburo-gas naturalak (R290 eta R-600a). Jatorri naturaleko gasak dira, eta ez direnez toxikoak, ozono-geruzaren gaineko ingurumen-inpaktua txikiagoa da. Gainera, ekipoen hozgarri-karga murriztu denez, konpresoreek errendimendu hobea dute eta soinu-maila txikiagoa da.

02
FIDAGARRITASUNA

Kalitate handiko eta ingurumenarekiko jasangarriak diren osagaiak erabiltzen dira, zeinek energia-errendimendu handia eta hozte-ahalmeneko maila ezin hobeak ematen baitizkigute.

03
ASKOTARIKO BERTSIOAK ETA AUKERAK

Gure esperientziari eta gure bezeroekin dugun lankidetza-politikari esker, merkatu bakoitzaren beharretara egokitzen den gama zabal bat diseinatu dugu.

04
GARBIKETA

Gure produktuen diseinua ahalik eta ahaleginik txikiena egin behar izateko pentsatua dago. Horretarako, gure ingeniariek, CONCEPT Snack gama zehaztean, kontuan izan dituzte zenbait xehetasun garrantzitsu, hala nola torlojurik ez izatea, ertz biribilduak izatea eta enbutizioa, zeinek garbiketa errazten baitute.

05
AUTOMATIKOKI IXTEKO ETA BLOKEATZEKO MEKANISMOA

Globe belaunaldiko produktuek ixteko eta blokeatzeko mekanismo automatikoa dute, ekipamendua erosotasun handiagoz kargatzeko eta deskargatzeko.

KALITATEA, ERREFERENTZIATZAT

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA