Gastronorm - GN hozte-armairuak
Gastronorm (GN) formatuak neurri estandarizatuak erabiltzea ahalbidetzen du, eta ostalaritzan jakiak tratatzea errazten du, prozesuan erabiltzen diren makina guztiak neurri berdinak hartzeko pentsatuta daudelako. Fagor Industrial-en Gastronorm hozte-armairuek gida enbutituak erabiltzen dituzte, eta, hala, hagaxka-apalak edo Gastronorm erretiluak ez dira iraultzen, ateratzen ditugunean.

SOLUZIO HANDIAK, BEHAR ZORROTZENAK ASETZEKO
GLOBE belaunaldi berrian, bi gastronorm armairu-gama dauzkagu: ADVANCE eta CONCEPT. Gametako bakoitza erabiltzaileen eskakizun desberdinak asetzeko egina da, gure fabrikatzaile-bermearekin beti.

ADVANCE armairuak berrikuntzaren eta teknologiaren alde egindako apustuaren erakusgarri dira, eta helburu dute erabiltzaile zorrotzenen nahiak asetzea

Arriskuak eta oinarrizko kontrol-puntuak analizatzeko sistema. Sistemak aukera ematen du elikagaiak kaltegarriak ez direla ziurtatzeko. Horretarako, ekipamenduaren tenperatura monitorizatzen da, erregistratutako alarmak erakusten ditu, eta elikagai-kontrola zuzen ikuskatzea eta erregulatzea ahalbidetu.

Aire-zirkulazioko sistema adimendun honek ziurtatzen du airea ekipamenduan zehar modu orekatuan eta etengabean banatzen dela. Hala, tenperatura uniforme mantentzen da.
Elikagaiak luzaroan kontserbatzen laguntzen du, eta energia-kontsumoa murriztu ere bai.

Isolamendua funtsezkoa da hozte-gailuek funtzionamendu eta errendimendu egokiak izan ditzaten. ADVANCE gamak 80 mm-ko isolamendua du, merkatuan mota horretako gailuetan aurki daitekeen handiena, alegia.

Hidrokarburo-gas naturalak (R290 eta R-600a). Jatorri naturaleko gasak dira, eta ez direnez toxikoak, ozono-geruzaren gaineko ingurumen-inpaktua txikiagoa da. Gainera, ekipoen hozgarri-karga murriztu denez, konpresoreek errendimendu hobea dute eta soinu-maila txikiagoa da.

Concept Monoblock armairuen artean, Gastronorm bertsioko produktu-gama zabala dago, eta horietan, nabarmentzekoa da barnealdeko bolumenaren optimizazioa.

Monoblock sisteman, hozte-unitate osoa ontzitik kanpo dago. Zehazki, goialdean dago, eta aurrealdetik ireki daiteke, errazagoa izan dadin mantentze-lanak egitea.

Hidrokarburo-gas naturalak (R290 eta R-600a). Jatorri naturaleko gasak dira, eta ez direnez toxikoak, ozono-geruzaren gaineko ingurumen-inpaktua txikiagoa da. Gainera, ekipoen hozgarri-karga murriztu denez, konpresoreek errendimendu hobea dute eta soinu-maila txikiagoa da.

Aire hotzak “U” forman zirkulatzen du ekipamenduaren barruan. Uniformeki banatzea ahalbidetzen duen difusore baten bidez lortzen da efektu hori.

Gastronorm bertsioko Concept armairuen gama zabala eta anitza da, eta, hala, negozio eta behar guztiei egokitutako kalitatezko produktuak eskaintzen ditu.

Hidrokarburo-gas naturalak (R290 eta R-600a). Jatorri naturaleko gasak dira, eta ez direnez toxikoak, ozono-geruzaren gaineko ingurumen-inpaktua txikiagoa da. Gainera, ekipoen hozgarri-karga murriztu denez, konpresoreek errendimendu hobea dute eta soinu-maila txikiagoa da.

Isolamendua funtsezkoa da hozte-gailuek funtzionamendu eta errendimendu egokiak izan ditzaten. Horregatik, % 20 handitu dugu CONCEPT gamako armairuen lodiera (50 -> 60 mm).

Funtzio honek gure makinen errendimendua optimizatzen du. Izan ere, atea irekitzen ez denean, kontrol elektronikoak automatikoki aukeratzen ditu tenperatura- eta denbora-parametroak, eta, horrela, hozte-unitateak beharrezkoa denean baino ez du lan egiten.

Globe armairuek alde enbutituak dituzte. Hala, errazagoa da GN upelak edo parrilak 24 altueretako edozeinetan jartzea. Gainera, horri esker, ekipamendua mardulagoa da, errazagoa da barrualdea garbitzea eta erabiltzaileek ez dituzte gida gehiago erosi behar.