Hozte-armairuetarako aukerak

Ezagutu Fagor Industrial-en hozte-armairuentzat dagoen aukera-sorta zabala.

XEHETASUN TXIKIAK, BENETAKO ALDEA


Xehetasun txikietan dago, askotan, benetako aldea. Horregatik, Fagor Industrial-en hozte-armairuek askotariko aukerak dituzte, xehetasun txiki horiek zaintzeko.

01
IREKITZEKO PEDALA

Irekitzeko pedalak eskuen beharrik gabe ekipamendua irekitzeko aukera ematen du, eta horrek malgutasun handiagoa ematen die erabiltzaileei. Aukerako osagarri bat da, lantegian muntatu behar dena eskaera egitean.

02
HARAGI-BARRAK

Haragi-barrak zuzenean kremaileren gainean muntatzen dira Snack armairuetan, eta altzairu herdoilgaitzezko bi gidaren gainean, Gastronorm armairuetan.

03
GURPILAK

Hala eskatuz gero, armairuen hanken ordez gurpilak jar daitezke, hozte-armairuei mugikortasun eta erabilera-malgutasun handiagoa emateko.

04
SARRAILA

Kristalezko atea duten armairuek serieko sarraila bat izaten dute. Gainerako modeloetan, ekipamenduarentzako segurtasun-elementu gisa gehitzeko aukera eskaintzen dugu.

05
ALDERANTZIZKO IREKITZEA

Hozte-armairuak heldulekua eskuineko aldean dutela egin ohi dira. Hala ere, kontrako alderantz irekitzeko heldulekua ezkerrean jartzeko eskatzeko aukera dago.

06
OSAGARRIAK

Osagarri egokiak aukeratzea funtzionamendu egokiaren bermea da. Hozte-osagarriak dira elikagaiak kontserbatzeko ondarerik garrantzitsuenetako bat.

HOZTE-ARMAIRUETARAKO AUKERAK

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA