BEHAR BAKOITZERAKO ARMAIRURIK EGOKIENA
Fagor Professional-en hozte-armairuek soluzio-gama zabala eskaintzen dute, elikagaiak modurik anitzenetan kontserbatu ahal izateko, eta, hala, merkatuko behar guztiei erantzuteko.
Merkatuko gamarik zabalena daukagu: dimentsio desberdinetako armairuak ditugu, ostalaritzaren sektorean erabiltzen diren estandarretara egokitzeko (GN, snack, gozogintza, arrandegia) eta Advance eta Concept gametan ere, hainbat aukera daude eskuragai. Gure hozte-armairu industrialen gama zabalak tenperatura positiboko eta negatiboko modeloak hartzen ditu barne. Lehenengoek altzairu herdoilgaitzezko edo beirazko ateak dituzte, eta bigarrenak izoztutako produktuak mantentzeko erabiltzen dira. Horrez gain, behealdean armairu nagusiaz aparte dauden kaxa erabilgarriak edo biltegiratze-departamentuak dituzten modeloak ere badaude.
Xehetasun horien guztien bidez, profesionalei produktu sendoa eta ergonomikoa ematen diegu, baita funtzionala eta barrutik garbitzeko erraza ere, salneurri eta kalitate bikainekin