EZINBESTEKOA PRODUKTUAK MODU ERAKARGARRIAN ERAKUSTEKO

Sukaldaritzaren sektorean, zenbait elikagairi arreta berezia eskaini behar zaie kontserbatzeko eta aurkezteko orduan. Horregatik, Fagor Industrial-en, produktuak erakusteko beira-arasa hotzen zenbait soluzio eskaintzen ditugu. 

PINTXOENTZAKO BEIRA-ARASAK


Fagor Industrial-en produktu horientzat esklusiboki diseinatutako beira-arasak eskaintzen ditugu.

1
GARBIKETA

Altzairu herdoilgaitzezko barne-erretilua hondo enbutituarekin, GN 1/3 askak (40 mm-ko hondoa) hartzeko prestatua, kristalezko ate lerragarri batekin. Ekipamenduek hustubidea dute, hondakin-urak kanporatzeko.

2
ARGIZTAPENA

Ingurumena zaintzeko dugun politika dela eta, ahalik eta gehiena murrizten dugu gure tresnen energia-kontsumoa, LED argiztapenaren bidez.

3
ANIZTASUNA

Zenbait neurri eta kristal-forma ditugu (laua edo kurbatua, osokoa).

SUSHIARENTZAKO BEIRA-ARASAK


Sushia erakusteko bereziki diseinatutako beira-arasek lurrunketa-sistema bikoitzeko hozte-sistema estatiko bat dute beheko erretiluan, kristal kurbatuaren azalari atxikia. Horrek lan-tenperatura optimoa sortzeko aukera ematen digu (–1 °C eta 2 °C artean), sushia eta antzeko elikagai delikatuak kontserbatzeko.

1
ERAIKUNTZA

Altzairu herdoilgaitzez enbutitutako barne-erretilua, zulatua eta sushi-platerak zuzenean hartzeko prestatua. Barrura iristeko kristalezko ate lerragarri bat du.

2
GARBIKETA

Larrialdiko hustubide bat jartzen dugu hondakin-urak husteko, eta, hala, merkatuko higienikoenetako bat da.

3
ARGIZTAPENA

Ingurumena zaintzeko dugun politika dela eta, ahalik eta gehiena murrizten dugu gure tresnen energia-kontsumoa, LED argiztapenaren bidez.

OSAGAIENTZAKO HOZTE-MAHAIAK


1

Osagaientzako mahaiek beren hozte-taldea dute, eta horrek erabateko independentzia ematen die kokapena aukeratzeko orduan. Osagarri ezin hobea dira mahai hotz bat plater hotzak, pizzak edo sandwichak prestatzeko lan-eremu oso bihurtzeko.

EZINBESTEKOA PRODUKTUAK MODU ERAKARGARRIAN ERAKUSTEKO

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.