Aurretik irekitzeko ontzi-garbigailua

FIDAGARRITASUNA, EROSOTASUNA ETA ERRENTAGARRITASUN HANDIA

Aurrealdetik irekitzen diren ontzi-garbigailuak ostalaritzarako bereziki diseinatuta daude, erakusmahaiaren azpian jartzeko. Jatetxe, taberna eta kafetegietako beharrak asetzeko egokitu dira, baxera, mahai-tresnak eta edalontzian modu fidagarri eta errazean garbitzeko.

Fagor Industrial-en aurrealdetik irekitzen diren ontzi-garbigailuak EVO Generation ideian oinarritzen dira, hau da, oinarrizko gorputz bakarra sortzea, hiru gametarako balio duten abantaila komunekin eta segmentu bakoitzaren beharrei erantzuteko teknologia egokiarekin. Hala, erabiltzaileen beharrei erantzuteko soluzio-aukera zabala daukagu.

ADVANCE, CONCEPT PLUS ETA CONCEPT SERIEEN 3 GAMEK EGITURA-EZAUGARRI KOMUNAK DITUZTE:


01
380 mm-ko barne-garaiera erabilgarria dute, GN-1/1 erretiluak sartzeko egokia.
02
Atea altzairu herdoilgaitzezko bandekin eta malguki bikoitzarekin konpentsatzen da.
03
Upel enbutitua eta ertz biribilduak. Elementu zorrotzik gabe.
04
Edukiera txikiko tangak ura eta energia nabarmen aurreztea ahalbidetzen du.
Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA