Garraio-uhala duen ontzi-garbigailua

MAKINA SENDOAK ETA FIDAGARRIAK, EKOIZTEKO AHALMEN HANDIAGOAREKIN

Sarritan, sukaldaritzan aritzen direnek ekoizpen handiko makinak behar dituzte. Azalera erabilgarria txikia denean, aukera onena garraio-uhala duen ontzi-garbigailu konpaktuak dira. Aldiz, ekoizpen oso handia behar denean eta horretarako espazioa handiagoa denean, ontzi-garbigailu modularrek, haien osaerari esker, behar bakoitzerako makina egokia topatzen laguntzen dute.
Fagor Industrial-ek ondo daki hori. Concept lineako garraio-uhala duen ontzi-garbigailu konpaktuak eta modularrak eta sarrerako/irteerako elementu osagarriekin, bezeroek haien beharretara hobeto egokitzen den soluzioa aurkituko dute.

LINEA BERRI HONEK MERKATUKO KALITATE ETA SALNEURRI ONENAK ESKAINTZEN DITU. FAGOR INDUSTRIAL-EN ENERGIA AURREZTEKO FILOSOFIAREKIN BAT ETORRIZ, EUROPAKO FABRIKATZAILEEN ARTEAN APARTEKOA DEN SOLUZIOA EMATEN DUGU: GAS BIDEZKO ONTZI-GARBIGAILUAK.


01
MERKATUKO KALITATE ETA SALNEURRIRIK ONENAK.

Concept garraio-uhala duen ontzi-garbigailu gama berria sortzeko, erabateko berringeniaritza egin da makina sendoa eta fidagarria eskaintzeko, ekoizteko ahalmen handiagoarekin eta energia-eraginkortasun izugarriarekin (ur- eta elektrizitate-kontsumoei dagokienez). Ekoizpen handiagoa eta kontsumo txikiagoa salneurri lehiakorrean. Kalitate eta salneurririk onenak.

02
MALGUTASUNA

Linea berri honek malgutasun handiagoa eskaintzen du bezeroaren beharretara egokitzeko: 3 abiadura doitzeko aukera ematen du, modelo guztietan integratutako maiztasun-erregulagailuari esker.
Ur beroko eta ur hotzeko modeloak, bezeroaren instalaziora egokitzeko.
Malgutasuna konexioetan, instalazioan kontratatutako potentziaren arabera.

03
ECO GAMA, GAS BIDEZKO ONTZI-GARBIGAILUAK, PROPOSAMEN APARTA MERKATUAN

Fagor-ek proposamen berdingabea dauka merkatuan: ur beroa sortzeko gas bidezko gailuak. Erabiltzaileak energiaren fakturan % 60raino aurreztuko du eta 3 urtetan berreskuratuko du egindako inbertsioa (energia-tarifaren arabera). Merkatua goitik behera aldatuko duen kontzeptu berdingabea. 

BERRINGENIARITZA-PROZESU SAKONARI ESKER, MAKINA SENDOA ETA FIDAGARRIA LORTU DUGU, EKOIZTEKO AHALMEN HANDIAGOAREKIN ETA ENERGIA-ERAGINKORTASUN IZUGARRIAREKIN


MARDULTASUNA ETA FIDAGARRITASUNA

Osagai nagusiak ASI-304 altzairuz egin dira, blokeatzearen kontrako sistema, blokeatzearen kontrako alarmaren martxan

EKOIZTEKO AHALMEN HANDIAGOA

3 herrestatze-abiadura

LANEKO KOSTU TXIKIAGOAK

Stand-by mode
Auto timer
i-RINSE

MALGUTASUNA

Bertsioak (COLD, HOT eta ECO)
Balbula elektrikoa
Dosifikatzaileetarako konexioak

EMAITZA BIKAINAK GARBIKETAN

4x4 wash
Higiene bermatua

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA