PRIBATUTASUN-POLITIKA

 


Dokumentu honek erabiltzaileen, bisitarien, eta Fagor Industrial S. Koop.-ak (hemendik aurrera, Fagor Professional) eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuetan interesatuta daudenen datu pertsonalen prozesamendua arautzen du, Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrari jarraituz.
Pribatutasun-politika honen helburua datu pertsonalak nola bilduko, prozesatuko, eta babestuko diren jakitera ematea da, Fagor Professional-ek prozesatuko dituen datu pertsonalen jabeek erabaki dezaten, askatasunez eta borondatez, haien datu pertsonalak jakinarazi nahi badituzte edo ez horretarako eskainitako inprimakien bitartez. Halaber, Pribatutasun-politikak iraganean webgunea ez diren beste bide batzuetatik jakinarazitako datu pertsonalen prozesamendua arautzen du, baita etorkizunean jakinarazi ditzakezun datuena ere, betiere datuak jakinarazi ziren unean onartu zena ezeztatzen ez badu; nolanahi ere, onartutakoa beti errespetatuko da.
Bisitariek, webgunean sartzean eta erabiltzean, Pribatutasun-politika guztiz onartuko dute, eta horretan jasotzen diren baldintzak eta betebeharrak (zehaztapenak) bete beharko dituzte. Politika alda daiteke ondoz ondoko arauei, jurisprudentzia-ebazpenei, edo Fagor Professional-en negozio-beharrei jarraituz.
Webgunean erabiltzaile guztien datu pertsonalak errespetatuko eta zainduko dira. Zu erabiltzaile, zure eskubideak bermatuko direla jakin ezazu.
Webgunean eskainitako zerbitzu bakoitzean berariazko klausula informatiboa aurkituko duzu, non zehaztuko den datu pertsonalen prozesamendua eskatu duzun zerbitzuari dagokionez.

 

PROZESAMENDUAREN ARDURADUNAREN IDENTIFIKAZIOA ETA DATUAK

Fagor Professional ostalaritzarako, talde-sukaldaritzarako, eta garbitegirako hornikuntza egiten duen fabrikatzaile aitzindaria da. 
Fagor Professional-ekin harremanetan jar zaitezke, prozesamenduaren arduraduna baita: 

 

DATU PERTSONALEN PROZESAMENDUA ETA HORIEN ERABILERAREN HELBURUA

Fagor Professional-ek bildutako datu pertsonalak prozesatuko ditu honako helburu hauek lortzeko:

  • Jakinarazpen komertzialak bidali
  • Webgunean jarritako bideen bitartez edo harremanetan jartzeko beste edozein bidetatik interesdunek bidali dituzten informazio-eskaerak eta zalantzak bideratu eta horietaz arduratu
  • Webguneen estatistikak kudeatu Google analytics-en bitartez
  • Antolatutako ekitaldietarako eta azoketarako gonbidapenak kudeatu 
  • Bezeroen sarrera-datuak kudeatu bezeroen gunean/extranet-en sartzen direnean
  • Bezeroak izan litezkeen informazioa kudeatu, proiektuak zehaztean eta antolatzean
  • Banatzaile ofizialek Fagor Professional-erako erabiltzen duten bezeroen informazioa kudeatu 
  • Bezeroekiko eta hornitzaileekiko kobrantzak eta ordainketak kudeatu
  • Kontratatutako zerbitzuarekin lotuta dauden bezeroen beharrak kudeatu
  • Eraikinean sartzen diren kanpoko pertsonen izenak batzen dituen bisita-liburua kudeatu
  • Fagor Professional-en instalazioen sarbideetan segurtasun fisikoa kudeatu
  • Bete gabe dauden lanpostuak betetzeko deialdiari dagokion informazio pertsonala kudeatu
  • Batzorde nagusiko kideei eta haien jokaeraren kudeaketari dagokien informazio pertsonala kudeatu
  • Batzorde sozialeko kideei eta haien jokaeraren kudeaketari dagokien informazio pertsonala kudeatu
  • Interesdunen eskubideen erabilera kudeatu eta bideratu

 

DATUEN JATORRIA

Jaso diren datuak interesdunarenak dira zuzenean, edo datuen titularrarenak edo horren legezko ordezkariarenak edo berariaz baimena eman duenarenak; Grupo Onnera-rekin batera araututako datuen lagapenaren ondorioz ere etor daitezke

 

JAKINARAZITAKO DATUEN ZEHAZTASUNA ETA EGIAZKOTASUNA

Fagor Professional-en produktuak eta zerbitzuak erabili dituztenek jakinarazitako datuak zehatzak, indarrekoak, eta egiazkoak direla bermatzen dute, eta horien ardura hartzen dute. Aldi berean, behar den bezala eguneratuta izateko konpromisoa hartzen dute.

 

IRAUPENA

Jakinarazitako datuak beharrezkoak diren bitartean gordeko dira kasu bakoitzean lortu nahi den helburua lortu arte, interesdunaren eta erakundearen arteko harremana edo lotura gordetzeko eta interesdunak horien ezabapena eskatzen ez duen bitartean. Halaber, Fagor Professional-i eskatu dakizkiokeen legezko obligazioak betetzeko epeek zehazten duten denboraz gordeko dira.

 

LEGITIMAZIOA DATUAK ERABILTZEKO LEGEZKO TITULUA

Datuen prozesamendurako legitimazioa Europako Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6. eta 9. artikuluetan zehazten diren baldintzen arabera egingo da. Beraz, titularrari jakinaraziko zaio zerbitzu bakoitzari dagokion zilegitasun-titulua edo -tituluak (besteak beste, baimena, interesduna parte den harreman juridikoaren gauzatzea, legezko obligazioa betetzeko beharra, edo Fagor Professional-en bidezko interesa).

 

JASOTZAILEAK, TRANSFERENTZIAK ETA LAGAPENAK

Datu pertsonalen prozesamenduan zehar, Fagor Professional-ek Prozesamendu-jardueren erregistroan zehaztutako zenbait prozesamenduren datuak lagako ditu, beharrezkoa denean dagokion pertsonari baimena aldez aurretik eskatu ondoren. Pertsonari jakinaraziko zaizkio datuak ez lagatzeak dituen ondorioak eta, horrela bada, dagokion produktua edota zerbitzua ezin izango dela eskaini.
Fagor Professional-en produktuak edota zerbitzuak eskaintzeak zerbitzu informatikoetako enpresetara jakinarazpenak bidaltzea ekar dezake, prozesamenduaren arduradunak izan daitezke eta; haien datuen prozesamenduari dagokionez, konfidentzialtasun- zein segurtasun-baldintzen menpean egon daitezke, eta Europar Batasunetik kanpo kokatuta Privacy Shield edo Pribatutasun-ezkutu izeneko Estatu Batuak-Europar Batasuna hitzarmenaren babesean. Informazioa eskuragai dago hemen: https://www.privacyshield.gov 

 

SEGURTASUN- ETA KONFIDENTZIALTASUN-NEURRIAK

Fagor Professional-ek erabiltzaileen datuak erabiltzeko eta prozesatzeko, horien konfidentzialtasuna errespetatuz, eta prozesamenduaren helburuaren arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Horrez gain, gordetzeko betebeharra betetzeko, eta horien aldaketa, galera, edo baimendu ez den prozesamendua edo sarrera saihesteko beharrezkoak diren neurri guztiak hartzeko konpromisoa hartzen du, indarrean dagoen datuen babeserako araudian ezartzen denari jarraituz.
Webgune honek SSL ziurtagiria darama. Segurtasun-protokoloa da, eta datuak osotasunez eta segurtasunez joateaz arduratzen da; izan ere, protokolo honi esker zerbitzari baten eta erabiltzailearen arteko datu-igorpena guztiz zifratuta edo enkriptatuta dago, atzeraelikaduran ere bai.
Fagor Professional-ek ezin du Internet sarearen menperaezintasuna bermatu eta, ondorioz, ezin du saihestu bitartekoek datuak haustea iruzurrezko sarbideen bitartez.
Konfidentzialtasunari dagokionez, webgunearen bidez edo erabiltzaileei bidaltzen zaizkien zenbait jakinarazpenen bitartez biltzen diren datu pertsonalak begirunez prozesatuko dira, eta sekretua gordetzeko konpromisoa hartzen dugu horiei dagokienez, aplikagarria den legedian ezartzen denari jarraituz.
Fagor Professional-ek segurtasun-arazoren bat gertatu dela nabaritzen duenean bezeroari jakinarazi beharko dio atzerapenik gabe, eta Segurtasun-arazoarekin lotuta dagoen informazioa eman beharko du hori gertatu dela ezagutu bezain laster, edo bezeroak eskatzen duenean.

 

ESKUBIDEAK

Fagor Professional-ek interesdunei honako eskubide hauek erabiltzeko aukera eskaintzen die, haien datu pertsonalen prozesamenduari dagokionez:

  • Datu pertsonaletarako sarrera eskatzeko eskubidea.
  • Horien zuzenketa edo ezabapena eskatzeko eskubidea.
  • Horien prozesamenduaren mugaketa eskatzeko eskubidea.
  • Horien prozesamenduaren aurka agertzeko eskubidea.
  • Datuen eramangarritasunerako eskubidea.
  • Emandako baimena atzera botatzeko eskubidea.

Fagor Professional-ek edozeini dagozkion datu pertsonalak prozesatzen dituela jakiteko eskubidea dauka edozeinek. Interesdunek haien datu pertsonalak atzitu ditzakete, okerrak diren datuak zuzentzeko eskatu dezakete edo, dagokionean, datuak ezabatzeko eskatu, besteak beste horiek beharrezkoak ez direnean bildu ziren helburua lortzeko.
Zenbait egoeratan, interesdunek haien datuen prozesamenduaren mugaketa eskatu ahal izango dute, eta orduan bakarrik gordeko dira erreklamazioak egiteko edo horien aurka joateko. Zenbait egoeratan eta bakoitzaren egoerarekin lotuta dauden hainbat arrazoirengatik, interesdunak haien datuen prozesamenduaren aurka agertu ahal izango dira. Hori gertatuz gero, Fagor Professional-ek datuak prozesatzeari utziko dio, ezinbesteko legezko arrazoiak daudenean edo erreklamazioak egiteko edo horien aurka joateko izan ezik.
Baimena eman badu edozein helburu zehatz lortzeko, interesdunak, nahi duenean, emandako baimena atzera botatzeko eskubidea izango du, eta horrek ez du eraginik izango aurretik emandako baimenean oinarritzen den prozesamenduaren zilegitasunean.
Horretarako, Fagor Professional-ek prestatu dituen inprimakiak (info@fagorprofessional.com) erabil ditzake, eta bertan eskaerak erantzungo dira.
Datu pertsonalen babesari dagokionez zure eskubideak urratu direla uste baduzu, Datuen babeserako kontrol-agintaritzaren aurrean erreklamazio bat egiteko eskubidea daukazu, bere webgunearen bitartez www.agpd.es.
Informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluan ezartzen den arabera, gure zerbitzuei buruzko informazio gehiago jaso nahi ez baduzu, Fagor Professional-en honako helbide elektroniko (info@fagorprofessional.com) honetan harpidetza utz dezakezu, mezuaren gaian “Ez bidali mezu gehiago” zehaztuz.

 

SEGURTASUN-POLITIKAREN EGUNERATZEA

Agian Pribatutasun-politika hau eguneratu beharko da; ondorioz, berrikusiko da aldizka. Pribatutasun-politika webgunearen behealdean ipiniko da. Hala ere, Fagor Professional-ek biltzen dituen datu pertsonalen prozesamenduan eragina duen pribatutasun-politikaren edozein aldaketa jakinaraziko dugu.
Pribatutasun-politika eguneratu zen azkenengo aldia 2020/01/01an izan zen.