Zerbitzu profesionalak

Abrir vídeo

MyFagor

Efizientzia zure egunerokoan

Zure beharrak asetzeko eta eguneroko lana errazteko helburuarekin, digitalizaziorako jauzia egin nahi izan dugu, profesional bakoitzari egokitutako produktuak eskaintzetik uztartzean berdintzea zaila den balio erantsia eskaintzen duten zerbitzu digitalen ekosistema sortzera pasatuz.

Bilakaera digital honetan, produktuaren eta haren saldu osteko zerbitzuaren aldeko apostua egin dugu, eta baita horrek eskaintzen dituen onuren aldekoa ere. Horregatik, MyFagor birsortu dugu, zure gune digital esklusiboa. Bertan, negozioa egiteko daukazun modua gure alboan beste edozein ekoizlerekin baino efizienteagoa izatea ahalbidetzen duen zerbitzu profesionalen multzoa topatuko duzu.

Soluzio digital horiek behar duzun dokumentazio guztia ikusteko aukera ematen dizute, aurrekontu profesionalak egitekoa, ordezko piezak ikusi eta eskatzekoa, zure ekipamendu osoarekin urrutitik konektatzekoa eta beste hainbat aukera. 

Hemendik aurrera, zugandik hurbilago egon nahi dugu, konektatuta eta uneoro zure alboan. Izan ere, zu zara hau guztia posible egiten duen profesionala.

Zuk egiten duzu Fagor Professional.
You make it happen.

Eskura daukazu Fagorreko ekipamenduen dokumentazio komertzial eta tekniko guztia, orain modu errazagoan, intuitiboagoa eta eguneratuta.

Sartu FagorDocs-en

Zure aurrekontuak modu errazean, profesionalean eta bizkor egiteko tresna baten bila bazabiltza, FagorQuote da zure irtenbidea. Aurrekontuak online egiteko tresna da, aurrekonturik errazenetik konplexuenera modu bizkor eta intuitiboan egitea ahalbidetzen duen multidispositiboa. 

Sartu FagorQuote-en

Ordezko piezak aurkitzeko, erosteko eta horien inguruko informazioa topatzeko online erosketa-gunea. Gozatu autonomiaz eta bizkortasunaz, utzi guri bilaketaren gidari izaten, eta lortu zure eskaeren uneko egoeraren berri, behar duzunero. Guztia gune bakarrean.

Sartu FagorParts-en

Behar dituzun dokumentu guztiak eskura izango dituzu, gurekin daukazun negozioaren ikuspegi orokorra izateko. Izan zaitez autosufizientea, edozein unetan eta edozein tokitan, itxaron gabe, gure arteko harremanaren xehetasunak kontsultatzeko, bai operatiboa eta baita finantzarioa ere.

Sartu FagorBusiness-en

Konektatu ostalaritzako eta garbitegiko makina guztietara urrutitik. FagorKonnect-ek zure ekipoen prozesuak urrutitik kontrolatzeko eta exkekutatzeko aukera ematen dizu.

Sartu FagorKonnect Laundry-en

Bisita birtuala gure lantegira eta showrromera; gure instalazioetan zabiltzala sentituko duzu, geurekin bazeunde bezala. Beti esan izan da irudi batek mila hitzek baino balio handiagoa dutela. Gehiago ere esan genezake: tour birtual batek mila irudik baino balio handiagoa du.

Gure instalazioak modu birtualean bisitatu ahal izateko, jarri gurekin harremanetan info@fagorprofessional.com helbidean.