Laundry to go

MUGIKORTASUNA GARBITEGIRAKO

Erabat ekipatutakoak diren eta hainbat konfigurazio aukera dituzten modulu garraiagarrien sistema. Garbitegi-establezimenduak pauso bakarrean sortzeko aukera ematen du.

DISEINATU ZURE MODULUA
Hautatu zure beharretara ondoen egokitzen diren konfigurazio-aukerak.


01
NEURRIAK ETA GARRAIO-MOTA

Modulu horiek neurriak garraio-motetara egokitzeko pentsatuak daude. Zenbait modulu-luzera hautatzeko aukera dago, baita zabalera egokia ere, behar den garraio-motarako:

  • Itsas garraioa (A zabalera: 2,35 m)
  • Lehorreko garraioa (B zabalera: 3 m, ohikoena)

Horri esker, mugikortasun handiko sistema bat lortzen dugu.

02
EGITURA

Moduluaren egitura instalazio bakoitzaren beharretara egokitzeko, zenbait aukera daude egitura diseinatzeko orduan. Egitura itxia edo irekia hauta daiteke, eta modulu bikoitz bat sortzeko aukera ere hor dago.

03
ERAIKUNTZA ZIURTAGIRIAK ETA EEZ ZIURTAGIRIAK

Honen arabera egindako metalezko egitura: 2011ko martxoaren 9ko 305/2011 Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, zeinaren bidez ezartzen baitira eraikuntzako produktuak merkaturatzeko eta metalezko egiturei EE marka jartzeko lantegietako ekoizpena kontrolatzeko baldintza harmonizatuak, eta zeinaren irismena metalezko egituren diseinua, ekoizpena eta eraikuntza-muntaketa baitira. Jarraipena eta ikuskapena TÜV Rheinland egiaztatze-erakundeak egiten ditu; lantegiko ekoizpen-kontrolarekin bat datorren ziurtagiria ematen du, UNE-EN 1090 :2011+A1 arauaren arabera (Altzairuzko eta aluminiozko egituren exekuzioa).
1. atala: Egitura-osagaien bat-etortzea ebaluatzeko baldintzak.
2. atala: Altzairuzko egiturak exekutatzeko baldintza teknikoak. EXC-3 2+

DISEINATU BARNEKO ALDEA
Modulu estandarra oso argia izateko pentsatua dago, barneko dotorezia ikusten uzten duen aurrealdearekin.


01
GARBIGAILUAK

Fagor Professional-en garbigailuak autozerbitzuko garbitegietan erabiltzeko bereziki diseinatuak daude. Biraketa-maila handiko zentrifugazioko garbigailu (LA) flotatzaileetarako, eta zentrifugazio azkarreko garbigailu (LR) eta zentrifugazio normaleko garbigailu (LN) zurrunetarako eskuragarri. Garbitegi profesionaletarako makinak ere baditugu, autozerbitzurako, garbitegi profesionaletarako makina ezin hobeak. 
Compact series makinak erraz instala daitezke zutabean, eta hori abantaila handia da autozerbitzurako. Garbigailu bat lehorgailu batekin zutabean jar daiteke, makina independente gisa bereiz eskatu arren.

02
LEHORGAILUAK

Fagor Professional-ek lehorgailu-gama zabal-zabala eskaintzen du. Compact serieko 8 eta 10 kg-ko lehorgailu profesionaletatik hasita, eta 11 eta 35 kg bitarteko lehorgailuak eskainiz, zenbait gamatan, instalazio bakoitzaren beharretara egokitzeko.  Gainera, zutabe-lehorgailuak ditugu lekua optimizatzeko, eta bero-ponpako lehorgailuak, energia gehiago aurrezteko.

03
MAKINA OSAGARRIAK

Autozerbitzurako garbigailu eta lehorgailuen oinarrizko modeloak ordainketa-zentral batekin konektatzeko prestatuta daude. 
Fitxak/txanponak hartzeko gune elektronikoa edo fitxa-kita duten autozerbitzu-bertsioak lortzeko, autozerbitzuko oinarrizko modeloari aukera horietarako bi kitetako bat konektatzen zaio. Kita erraz instala daiteke abian jartzean.

04
PERTSONALIZATZEKO AUKERA OSAGARRIAK

Badira beste aukera batzuk zure modulua pertsonalizatzeko, hala nola egituraren kolorea, osagarriak, eta abar.

  • Propano gasezko motxila.
  • Aire girotua.
  • Orri bikoitzeko atea.
  • Ezinduentzako arrapala.
  • Aireztapen domotikorako aparteko saretak.
  • Egitura herdoilgaitza.
  • Urarentzako berokuntza-sistema (elektrikoa, gas natural edo propano gas bidezkoa).

EZAGUTU GEHIAGO GURE PRODUKTUAK


enlace a...
Garbiketa
enlace a...
Lehorketa
enlace a...
Garbitegi profesionala
enlace a...
Autozerbitzua
Erosotasuna eta eraginkortasuna zure zerbitzura
enlace a...
Ordainketa-sistemak

GARBITEGIRAKO MUGIKORTASUNA

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.