Autozerbitzua

EROSOTASUNA ETA ERAGINKORTASUNA ZURE ZERBITZURA

Eroso, modu efikaz eta errentagarrian eta, gainera, denbora gutxian garbi daiteke autozerbitzuko garbitegi batean. Fagor Industrial garbitegi industrialetarako makinak egiten eta, bereziki, autozerbitzuko garbitegien pareko soluzioetan espezializatutako enpresa da. Horregatik, autozerbitzuko garbitegietarako ekipamendu ezin hobea eskaintzen dugu, zeinak haien funtzionamendua optimizatzeko prestaziorik handienak ematen baititu erabiltzaileari erraztasun guztiak emanez.

ERALDAKETARAKO MALGUTASUNA


Fagor Industrial-en makinak ahalik eta malgutasunik handiena eskaintzeko diseinatuak daude, OPLtik Autozerbitzura erraz eralda baitaitezke. Ezagutu zer produktu ditugun autozerbitzuko garbitegietarako soluziorik onenak gauzatzeko.

EZAGUTU GURE PRODUKTUAK


GARBIGAILUAK

Fagor Industrial-en garbigailuak autozerbitzuko garbitegietan erabiltzeko bereziki diseinatuak daude.
Biraketa-maila handiko zentrifugazioko garbigailu (LA) flotatzaileetarako, eta zentrifugazio azkarreko garbigailu (LR) eta zentrifugazio normaleko garbigailu (LN) zurrunetarako eskuragarri. Makina horiek erraz eralda daitezke OPLtik Autozerbitzura Touch plus Control aukeratik.

LEHORGAILUAK

Fagor Industrial-en SR 11 eta SR 35 kg arteko lehorgailuak autozerbitzuan erabiltzeko bereziki diseinatuak daude.

GARBITEGI PROFESIONALA

Autozerbitzurako, garbitegi profesionalerako makina perfektuak. Makinak OPLtik Autozerbitzura eralda daitezke, eta alderantziz, TP2 kontroletik, makinak bezero bakoitzaren behar berezietara pertsonalizatzeko aukerari esker.
Compact series makinak erraz instala daitezke zutabean, eta hori abantaila handia da autozerbitzurako. Garbigailu bat lehorgailu batekin zutabean jar daiteke, makina independente gisa bereiz eskatu arren.

ORDAINKETA-SISTEMAK

Autozerbitzurako garbigailu eta lehorgailuen oinarrizko modeloak ordainketa-zentral batekin konektatzeko prestatuta daude. 
Fitxak/txanponak hartzeko gune elektronikoa edo fitxa-kita duten autozerbitzu-bertsioak lortzeko, autozerbitzuko oinarrizko modeloari aukera horietarako bi kitetako bat konektatzen zaio. Kita erraz instala daiteke abian jartzean.

EROSOTASUNA ETA ERAGINKORTASUNA ZURE ZERBITZURA

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA