Compact lehorgailua
LEHORGAILU BIRAKARI PROFESIONALAK - SRP
Compact gamako lehorgailu berriak Fagor garbigailu profesionalentzako bikote bikainak dira, eta prestazio industrial, moldakor eta mardulak eskaintzen dituzte. Horri esker, bermatuta dago lehorgailuaren lehiakortasuna, eta lehorketa-zikloak benetan eraginkorrak dira.

PRESTAZIO GEHIAGO

Touch Plus (TP2) ukipen-pantaila duen programagailu berria. Programa-kopuru mugagabea sortzeko aukera ematen du (19 programa aurrez ezarrita datoz).

Programak eta software eguneratzeak USB bidez programatzeko, inportatzeko edo esportatzeko aukera.

45 minutu baino gutxiago. 6’75 kW-ko beroketa. 4,5 kW-ko aukera.

Oinaldeak, hezetasun-sentsoreak, eta abar.
SENDOTASUN HANDIAGOA

Aluminiozko ate sendoa, industria-gaman erabiltzen diren itxigailu eta aterako juntura berdinak dituena. Merkatuko ate-diametro handiena du bere esparruan (551 mm).

Arropa kargatzeko eta deskargatzeko erraztasuna, atearen tamaina handiari eta itxigailu seguruari esker.

Tamaina handiko iragazki industriala dauka, baita aire-fluxu handiko haizagailu industriala ere.

Skinplate griseko panelak, estetika herdoilgaitza eta dotorea. Enbutitutako aurrealdeko eta alboetako panelak.
MOLDAKORTASUN HANDIAGOA

OPL gisa konfigura daitekeen modelo estandarra, besteak beste, autozerbitzurako diru-zorroa eta ordainketa zentrala dituena.

Garbigailu eta lehorgailu konpaktuen gamak bi ezaugarri bikain dituzte: batetik, tamaina txikia dute, beren karga-gaitasuna aintzat hartuta, eta bestetik, metatu egin daitezke. Gauzak horrela, soluzio egokia dira espazio txikietarako.

Aginte-etxe transformagarria du behealdean. Ergonomia hobetu egiten da lehorgailua eta garbigailua zutabean erabiltzean.

Rentinga, ostalaritza, autozerbitzua, mopak, gimnasioak...
ERAGINKORTASUN HANDIAGOA

Hezetasun-kontrola aukerakoa da TP2 modeloetan.

Danbor barruko aire-fluxua hobetu egin denez, handitu egin da lehorketa-prozesu osoaren efizientzia ere.

Iragazkia tiradera bat da berez, ez dago atean sartuta. Lehorketa efizienteagoa da, ergonomia hobea du eta erraz garbitzen da.