Kalandra konpaktuak
DISEINU BEREZIKI KONPAKTUA, PRESTAZIO HANDIAK DITUENA ETA LEKU TXIKIA HARTZEN DUENA
600, 800 eta 1.000 mm-ko arraboldun kalandra konpaktuen gama duela gutxi berritu eta berriz diseinatu da ahalik eta errendimendurik handiena eskaintzeko. Makina horiek, beren diseinu konpaktuarekin, arropa lau asko prozesatu behar duten garbitegietan leku asko aurrezteko aukera ematen dute. Hala, orduko 290 kg-raino lisa daitezke, 27 metro karratu baino gutxiagoan.
1.000 mm-ko diametroko lisatze-arrabolarekin, makina-gama horren edukiera nabarmen handitzea lortu da, eta, hala, soluzioa eman zaie egunean 9 tonaraino prozesatu behar izaten dituzten ospitaleetako, hoteletako eta abarretako garbitegiei, leku- eta eskulan-eskakizun txikiekin.
Beste berrikuntza nabarmenetako bat 3.300 mm-ko arrabol berria da; hari esker, 3.300 x 3.300 mm-rainoko arropak lisa eta toles daitezke.
Era berean, ukipen-pantaila bidezko kontrol berri bat ere garatu da. Kontrol berri horrek makina erraz kudeatzeko aukera ematen du, modu erabat intuitiboan eta malgutasun handiarekin, tolesteari edo lisatzeari dagokion edozein parametro doitu ahal izateko.
ERAGIKETA GUZTIAK LEKU TXIKIAN ETA MAKINA BAKARRAREKIN
Mota horretako makinen abantaila handietako bat da horma-kalandrak direla; hala, arropa aurreko aldetik sartzen eta jasotzen da (alboko metagailua PHOENIX modeloan), eta, hartara, leku gutxi behar da. Hala ere, bezeroak hala nahi izango balu, alderik aldeko makina gisa lan egin dezakete. Kalandra-gama horrek oinarrizko hiru modelo ditu, eta bakoitzak bere aukerak ditu edukierari (600, 800 eta 1.000 mm-ko diametroak eta 2.600 eta 3.300 mm-ko luzerak) eta berotze-motari (elektrikoa, gasa eta lurruna) dagokienez.
-
KALANDRA KONPAKTUA TOLESGAILUAREKIN ETA METAGAILUAREKIN
-
KALANDRA KONPAKTUA TOLESGAILUAREKIN
-
KALANDRA KONPAKTUA
Modelorik osoena da; bide bakarrean edo bitan, makina bakarrean arropa lehortzeko, lisatzeko eta luzetara eta zeharka tolesteko aukera ematen du, baita alboko metagailu batean pilatzekoa ere. Hori guztia egiteko aski da pertsona bakarra.
Tolesgailua eta metagailua dituzten kalandra konpaktuak dira arropa eragiketa bakarrean sartzeko, lehortzeko, lisatzeko, tolesteko eta pilatzeko gai diren makina konpaktu bakarrak. Iraultza ikaragarria dira leku gutxi izanik arropa lau asko tratatu behar duten garbitegientzat. Makina horiek ez dituzte 27 metro koadro baino gehiago behar gaitasun osoan lan egiteko, haien diseinu konpaktuari eta makina aurretik soilik kudeatzeko aukerari esker.
Makina horiek izurrak sartzeko gailu automatiko bat dute aukeran, zeinak langile bakarrarekin lan egiteko aukera ematen baitu. Hala, tolestutako arropa alboko metagailuan jasoko da. Arropa txikientzat, makina horiek atzeko aldean ezpainzapien tolesgailuak akoplatzeko aukera ematen dute; hala, lana erraztu egiten da, eta ekoizteko ahalmena areagotu.




Kalandra-modelo horrek arropa lehortzen eta lisatzen du eta luzetarako bi toles egiten ditu bide batean edo bitan. Tolesgailua duten modelo konpaktuek luzetarako tolesgailu zehatz bat izaten dute. Tolesgailu horrek luzetarako bi toles egiteko aukera ematen du elkarrekiko erabat independenteak diren bi lan-bidetan, hala nahi izanez gero. Toles horiek fotozelula eta aire konprimatuzko sistema baten bidez egiten dira, eta, hala, arropak ezin hobeto tolesten dira.


Familiako makinarik sinpleena da; arropa laua lehortu eta lisatu baino ez du egiten, inolako tolesterik gabe. Kalandra horiek dira FAGOR-en ekoizpen handiko kalandren familiako modelorik sinple eta merkeenak. Horma-makina konpaktuak dira, orduko 290 kg-rainoko ekoizpena dutenak.
Modelo konpaktuak alderik aldeko makina gisa lan egiteko aukera ematen duten lisagailu-lehorgailuak dira, inolako tolesgailurik gabeak.
