Lehorgailuak
Maila goreneko lehorketa-errendimendua
Kare belaunaldiko lehorgailuen diseinu berriekin aurrekaririk gabeko eraginkortasuna lor daiteke, eta teknologikoki merkatuko lehorgailurik aurreratuenak dira. Estetika erakargarri batekin, makinen irudia, erabiltzailearentzako praktikotasuna, eta mantentze-lanak egiteko erraztasun handia elkarrekin joatea lortu dugu.
Fagor Industrial-ek hainbat lehorgailu mota ditu, danbor bakarreko lehorgailuak oinarri hartuta, eta zutabe-lehorgailuekin (danbor bikoitza), eta bero-ponpa duten lehorgailuekin osatzen da eskaintza. Gainera, produktu-mota bakoitzaren esparruan, gure produktu-sorta osatzen duten zenbait gamaren artean hautatzeko aukera ematen da eta, horrela, edozein bezero-motatara egokitzen gara, prestaziorik eta eraginkortasun energetikorik handienak bilatzen dituztenetatik lehorgailu bakun, merke, eta erraz erabil eta mantendu daitekeenaren bila ari direnetaraino. Halaber, hainbat osagarri eta prestazio gehitu ditugu, edozein bezeroren beharrak asetzeko erabilgarriak.

Ahalik eta energia gehien aurrezteko, birzirkulazio-sistema bat sortu dugu, botatako aire beroa danborrean berriz sartzeko.
ADVANCE PLUS gaman, aire beroa berrerabiltzen da, lehorketa-zikloaren denbora eta energia-kontsumoa ahalik eta gehien murriztuz.
Fagor Industrial-eko hezetasun-sentsore berriak, danborraren sarbidean dagoen tenperatura-sentsorearekin batera, jantzien hezetasunaren kontrol zehatza eskaintzen du. Ezarritako hezetasun-maila lortu ondoren, sistemak automatikoki gelditzen du lehorketa-zikloa. Horrela, ez da beharrezkoa arropak lehortzeko zikloa luzatzea, jantziak ez dira hainbeste gastatzen, eta energia-kontsumoa nabarmen murrizten da. ADVANCE PLUS gaman estandar moduan dago, eta ADVANCE gaman aukera gisa.
Modelo guztiek gelbetarako iragazki ergonomiko handia eta hobetutako aire-fluxua eskaintzen dituzte. Gainera, altzairu herdoilgaitzezko iragazkiaren erretilu berritzailearekin, eta ohikoa baino handiagoa den iragazki-diametroa (0,3 mm) jartzeko aukerarekin, lehorketaren eraginkortasuna areagotzen da.
Kare belaunaldiko aire-fluxu misto axial erradialaren sistema berriak lehorketa-prozesu osoaren eraginkortasuna handitzen du danborraren barruan dagoen hobetutako aire-fluxuari esker.
Kare belaunaldiko aire-fluxu misto axial erradialaren sistema berriak lehorketa-prozesu osoaren eraginkortasuna handitzen du danborraren barruan dagoen hobetutako aire-fluxuari esker.
Aire-fluxuaren zirkuituaren isolamendu termiko osoa, kanporantz beroa gal ez dadin: danborra, aire-fluxuarekin kontaktuan dauden panelak, birzirkulazio-hodia, eta kristal bikoitzeko atea. Horrek eraginkortasun energetikoa optimizatzen du.
ADVANCE Plus lehorgailuetarako aire-fluxu misto berritzaile eta optimizatuta. Aire-fluxu estandar axial-erradiala (fluxu mistoa) beste irekidura batzuekin osatzen da, aire-zirkuitua optimizatzeko eta gehienezko eraginkortasuna lortzeko.
ADVANCE PLUS gamako lehorgailuak enpresak ingurumen-kontzientzia globalarekiko duen konpromisoaren adibide dira. Lehorgailuak egungo garbitegietan energia gehien kontsumitzen duten makinetako bat direla jakinik, Fagor Industrial-ek ADVANCE PLUS gama sortu du, merkatuko lehorketa-sistema eraginkorrenetako bat duena. Gama horrek, ingurumena zaintzeaz gain, zure gastuak % 40an murrizten ere lagunduko du.



Ahalik eta energia gehien aurrezteko, birzirkulazio-sistema bat sortu dugu, botatako aire beroa danborrean berriz sartzeko. Advance Plus gaman, aire beroa berrerabiltzen da, lehorketa-zikloaren denbora eta energia-kontsumoa ahalik eta gehien murriztuz.
Advance Plus lehorgailuetarako aire-fluxu misto berritzaile eta optimizatuta. Aire-fluxu estandar axial-erradiala (fluxu mistoa) beste irekitze batzuekin osatzen da, aire-zirkuitua optimizatzeko eta gehienezko eraginkortasuna lortzeko.
Estaldura bikoitza eta kristal bikoitzeko atea; makinaren isolamendu termiko osoa bermatzen dute eraginkortasun energetikorik hoberena lortzeko.
ADVANCE gama ezin hobea da errendimendu, eraginkortasun eta kalitate handiko lehorgailuen bila ari diren bezeroentzat. Advance makinek profesional batek dituen baldintza guztiak betetzen dituzte: azken modako kontrol-teknologia, sendotasuna, lehorketa-funtzio aurreratuak, eta mantentze-denbora optimizatzeko autodiagnostikoa.



Advance Plus gamak eta Advance gamak guztiz programagarria den mikroprozesadorea daukate, programa berriak sortzeko,
esportatzeko eta inportatzeko aukerak eskaintzen dituena (USB). Ukipen-pantaila oso intuitiboa eta erabilerraza dauka, 37 hizkuntzarekin, eta USB ataka du software-a eguneratzeko. Kare lehorgailuen ukipen-pantailak erabilera berritzailea eskaintzen du, autozerbitzuko garbitegi eta pertsonei aukera gehiago emateko: publizitatea.
Fagor Industrial-eko hezetasun-sentsore berriak, danborraren sarbidean dagoen tenperatura-sentsorearekin batera, jantzien hezetasunaren kontrol zehatza eskaintzen du. Ezarritako hezetasun-maila lortu ondoren, sistemak automatikoki gelditzen du lehorketa-zikloa. Horrela, ez da beharrezkoa arropak lehortzeko zikloa luzatzea, jantziak ez dira hainbeste gastatzen, eta energia-kontsumoa nabarmen murrizten da. Advance Plus gaman estandar dago,
eta Advance gaman aukera gisa.
Suteen aurkako sistema Advance Plus gaman estandar integratuta dago, eta aukerakoa da Kare belaunaldiko Advance gaman. Saski barruan sutea gertatuz gero berehala aktibatzen da, eta erabiltzaileari gehieneko bermea eskaintzen zaio.
Concept gamako makinak hoberenaren bila daudenentzat pentsatuta daude, baina erraz erabiltzen dira, arazorik gabe eta erraz mantentzeko moduan. Modeloek kalitate handiko funtzioak dituzte estandar, eta “EASY control” dakarte barne.



Kare belaunaldiko Concept eta Economic-Line lehorgailuetan dagoen garun elektroniko horrek tenperatura (altua, erdikoa, eta baxua) eta denbora erraz, intuitiboki eta ekonomikoki kontrolatzeko botoiak ditu. Kanpoko kontsola baten bidez ere programa daiteke.
Denbora, tenperatura eta programa (3 programa eskuragai) ikusi ahal izateko aukerako pantaila. Kontsola erabili beharrik gabe ere sar daiteke menu teknikora.
Kare belaunaldiko aire-fluxu misto axial erradialaren sistema berriak lehorketa-prozesu osoaren eraginkortasuna handitzen du danborraren barruan dagoen hobetutako aire-fluxuari esker.
Kare Concept, Advance eta Advance Plus gametako danborra altzairu herdoilgaitzezko akaberekin egiten da, eta diseinu eraginkorrak kalitate eta iraunkortasun gorenak eskaintzen ditu.
Lehorgailu merkeagoa behar duten eta, aldi berean, kalitatezko makina sendo bati uko egin nahi ez dioten bezeroentzat. Beste gama batzuen errendimendu eta lehorketa-kalitate berarekin.



Lehorgailu merkeagoa behar duten baina kalitateari uko egin nahi ez dioten bezeroentzat da. Gama 11 kg-tik 23 kg-ra dago eskuragai. Gama osoak Economic Line frekuentzia-alderantzikatzea du, eta gainerako gamen errendimendu eta lehorketa-kalitateak ditu.
Kare belaunaldiko Concept eta EconomicLine lehorgailuetan dagoen garun elektroniko horrek tenperatura (altua, erdikoa, eta baxua) eta denbora erraz, intuitiboki eta ekonomikoki kontrolatzeko botoiak ditu. Kanpoko kontsola baten bidez ere programa daiteke. Denbora, tenperatura eta programa (3 programa eskuragai) ikusi ahal izateko aukerako pantaila. Kontsola erabili beharrik gabe ere sar daiteke menu teknikora.