Hesi sanitarioa duten garbigailuak

BOTEREA, KONTROLA ETA ERABATEKO DESINFEKZIOA

Bi espazio bereiziren artean kokatuta, arropa zikinaren (infekziosoaren) eta arropa garbiaren arteko kontaktu oro ekiditen du, baita prozesuan zehar egon daitekeen bestelako edozein kutsadura gurutzatu ere. Aldi berean, makinaren diseinu ergonomikoak eraginkortasunez lan egitea ahalbidetzen du, eta horrek produkzioa ehuneko handi batean haztea dakar berekin.

Osasun-arau zorrotzek (RABC) prozesu bereziak dituzten garbiketa-makina potenteak eskatzen dituzte ospitaleetan; industria farmazeutiko, nuklear eta kosmetikoetan, eta espetxeetan, adibidez.
FAGOR-ek hesi sanitarioa duten garbigailuen gama oso zabala eskaintzen du, eta bereziki azpimarragarria da teknologia eta ezaugarri aurreratuak dituelako, makinen zentrifugazio-abiadura azkarra delako eta erraz instalatzen direlako. 16 eta 100 kg bitarteko karga-gaitasunak dituzte, eta bikainak dira merkatu espezifiko eta zorrotz horren beharrizanetara egokitzeko.

KARE KONTROLA
Zure makinaren burmuina, zure kontrolpean.


01
Erabilerraza eta erabat programagarria.
02
Serieko 8 dosi-seinale.
03
Pantailak makinaren bi aldeetan (bigarren pantaila hautazkoa da LMED garbigailuetan).
04
Arropa zikinaren aldean manipulatu baina arropa garbiaren aldean bakarrik ikus daitekeen ukimen-pantaila, garbiketa-programen egoera egiaztatzeko.
05
USB konexioa. Ordenagailurako doako softwarea, programaziorako, trazabilitaterako, datuen analisirako... erabil daitekeena.
06
Urrutitik komunikatzeko gai da.
07
Programak norberaren beharrizanen arabera pertsonalizatzeko aukera.

ZURETZAT EGINA
Zure ongizate eta erosotasunerako diseinatua


01
Pantaila bikoitza LBS eta pullman modeloetan. Bigarren informazio-pantaila hautazkoa da LMED modeloetan.
02
Motor-frenodun danborra automatikoki kokatzen da kargatzea eta deskargatzea errazteko moduan (LBS modeloetan. LMED modeloetan, aldiz, hautazkoa da).
03
3 ur-sarrera LBS modeloetan eta 2 LMED modeloetan
04
Kanpoko egituraren estaldura skin plate motakoa da, garbitzeko erraza.
05
Ezkerreko aldean zati elektrikoa dago, eskuinekoan zati mekanikoa eta gainaldean, aldiz, konexioak.
  • Osagai guztiak erraz atzitzeko modukoak dira
06
Erraz konekta daiteke, eta konexio guztiak daude uretatik eta detergenteetatik babestuta.
  • Hustubide zentrala
  • Instalatzeko erraza
  • Menu teknikoa
07
Estatistika, alarmak, autotesta, teknikarientzako eta mantentze-lanak egiteko datuak berreskuratzeko aukera.
08
Aukeran:
  • Alboko hustubidea.
09
Wet cleaning:

Arropa delikatuak hezetasunean garbitzeko programak erabiltzeko funtzio guztiak ditu (erabilgarria da egoitzetarako).

10
3 ur-sarrera LBS modeloetan eta 2 LMED modeloetan
11
Kanpoko egituraren estaldura skin plate motakoa da, garbitzeko erraza.

ERAGINKORTASUNA
Makina jasangarriagoa egingo duten berrikuntza teknologikoak.


01
Pisatze-sistema adimenduna
  • Hiru aurrezte-maila konfiguratzeko aukera.
02
Karga optimoa.
03
Ura berreskuratzeko deposituak izateko prest. Ur-kontsumo baxua.
  • 10 ur litro baino gutxiago kilo eta zikloko (garbiketa-ziklo estandarra 60 C).
04
G FAKTORE altua.
  • Hondar-hezetasun murriztua.
  • Lehorketa-denbora murriztua.
  • Aukeran: Pisatze-sistema automatikoa oinetan.
Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA