Garbigailuak
SOLUZIO BAT BEZERO BAKOITZARENTZAT
Fagor Industrial-en aukera-sorta zabala eskainiz egokitzen gara erabiltzaile bakoitzaren beharrizanetara. Kontrol berriak eboluzio handia ekarri du, besteak beste, efizientzian, moldaerraztasunean eta konektagarritasunean oinarritutako prestazio ugari dituelako.
Gure garbigailu industrialek (abiadura baxu, ertain eta altukoak) merkatuko G faktorerik altuena dute, eta horrek hondar-hezetasun minimoa bermatzen du, baita lehorketa-zikloko energia-kostuak murriztea ere.

KARE KONTROLA
Zure makinaren burmuina, zure kontrolpean.



Touch Plus Control izeneko kontrol berriak moldakortasun handia ematen dio erabiltzaileari, funtzio anitza delako: programatzeko erraza da; 7 hazbeteko tamainako koloretako ukimen-pantaila du; 37 hizkuntza ditu eta eguneratzeetarako USB ataka eta kontrol-sistema bakarra ditu OPL garbigailuak eta autozerbitzukoak kontrolatzeko.
Ukimen-pantaila moldakor bidezko programazio-pantaila moldakorra dute gure garbigailu guztiek, erabiltzen erraza dena eta 29 programa lehenetsi dituena. Programa horiek garbigailua funtzionamenduan dagoela alda daitezke. Gainera, aukera dago USB edo wifi bitartez programa berriak sortu, esportatu edo inportatzeko.
Touch Plus Control pantailak autozerbitzu-garbitegien eta pertsonen diru-sarrerak areagotzea ahalbidetzen duen erabilera berritzailea eskaintzen du: publizitatea. Orain ordutegiei eta salneurriei buruzko informazioa jar dezakezu garbigailuan bertan, baita eskaintzen den zerbitzua eta hirugarrenen mezu komertzialak ere, betiere dena modu erakargarri eta deigarrian.
Momentu egokian kantitate egokia dosifikatzeak segurtasuna ematen digu prozesuan eta homogeneotasuna emaitzan. Eta are garrantzitsuagoa dena: lasaitasuna ere ematen du. Dosi estandarraren 8 seinale eta 6 seinale gehigarri (dosifikazio-ordua, dosifikazio atzeratua, hasiera hautatzea) modelo guztietan.
ZURETZAT EGINA
Zure ongizate eta erosotasunerako diseinatua



Kare belaunaldia erabiltzailearen erosotasuna aintzat hartuta diseinatu da. Horregatik, garbigailuak egiterakoan oso presente egon den faktore bat garbigailuetako ateei merkatuko dimentsiorik handienak ematea izan da. Horrela, askoz errazagoa eta ergonomikoagoa da garbigailua kargatzea eta deskargatzea, batez ere makina handien kasuan.
Zokaloen diseinuak ergonomia eta estetika hartu ditu aintzat: A) 11, 14, 18, 25 eta 35 kg-ko modeloetarako zokaloak modelo guztietan karga-atea altuera berean mantentzeko diseinatu dira: 850 mm. Soluzio horri esker, askoz ere ergonomikoagoa eta errazagoa da eskorgak erabiltzea. B) Gainera, modelo horietarako diseinu ezberdinetako zokaloak daude eskuragarri, garbigailu guztiak altuera berean mantentzeko balio dutenak. Hori bereziki pentsatuta dago garbitegietarako.
Errodamenduak, errodamendu-euskarriak, motorra eta maiztasun-erregulagailuak makina industrialetakoak bezalakoak dira.
Aluminioz egindako ate mardula, gama industrialeko segurtasun-itxitura berbera du.
Atearen diametroa merkatuko handiena da: 516 mm-ko diametroa du kanpoaldean eta 373 mm-koa barrualdean. Arropa erraz kargatzen eta deskargatzen da.
Fagor-ek Wet Cleaning-erako merkatuko soluziorik moldakorrena eskaintzen du. Makinak moldakorrak dira; izan ere, hala garbigailuek nola lehorgailuek aukera ematen dute programa bakoitzean Wet Cleaning industriako detergente-hornitzaile bakoitzak eskatutako parametro jakinak beteko dituzten fase ezberdinak sortzeko.
Kare gaman, posible da makinak bezero bakoitzaren beharrizan espezifikoaren arabera pertsonalizatzea. Hautatu eskuragarri dauden aukeren artean gehien interesatzen zaizkizunak eta makinak entregatzen dizkizugunean, aukera horiek aurrez instalatuta eta lantegian egiaztatuta egongo dira.
TP2 kontrolaren bitartez, aukera dago makinak OPL bertsiotik Autozerbitzu bertsiora pasatzeko, eta alderantziz.
Berokuntza elektrikoko modelo bat erraz-erraz bihur daiteke ur beroko modelo. Halaber, ura husteko balbula duen makina bat ponpadun makina bihur daiteke.
ERAGINKORTASUNA
Makina jasangarriagoa egingo duten berrikuntza teknologikoak.



Komuneko uraren erabilera sustatzera bideratutako birzirkulazio-kita. Arropa ahal beste zaintzeko xedeaz, inolako ekintza mekanikorik gabe handitzen da eraginkortasuna.
- Garbiketaren edozein fasetan aktiba daiteke.
- Garbigailu-modelo guztietan aplikagarria.
- Bonboak ekintza mekaniko gutxiago du.
- Produktu kimikodun ur-fluxu handiagoa.
- Komuneko ur guztia erabiltzen da, baita normalean erabiltzen ez dena ere: hustubidean dagoena.
- Hobeto nahasten da produktu kimikoa.
- Arropa azkar trinkotzen da.
Makinaren beraren doikuntza automatikoko sistema adimenduna da. Hala, garbigailuan sartutako kargaren arabera erregulatzen ditu ur- eta detergente-kontsumoa. Kargaren pisua eskuz adierazteko aukera ere badago. Horrek guztiak energia, ura eta produktu kimikoak nabarmen murriztea dakar.
Kare gamaren garapen teknologiko aurreratuari esker, makina gai da martxan dagoela gerta daitekeen edozein desoreka aurretiaz hautemateko. Modu horretan, leunago egiten du lan hautemandako anomalia zuzendu eta gero, eta horrek osagaien bizitza luzatu eta garbiketa-denbora eta energia-kontsumoa murrizten ditu.
Fagor Industrial-en eraginkortasun- eta jasangarritasun-estandarren arabera, Kare gamako garbigailu guztiak dira Kare Berrestze Sistema kontrolatzeko gai. Axola digute hala ingurumenak nola zure poltsikoak; horregatik, energia eta ura aurrezteko eta operazioaren kostuak murrizteko soluzioa eskaintzen dizugu.
Fagor garbigailuek merkatuko G faktorerik altuena dute. Horrek abantaila ugari dakartza: besteak beste, arropetan geratzen den ur kantitatea eta lehortze-denborak murriztea. Ondorioz, murriztu egiten dira, halaber, operazioaren kostuak, eta, horrez gain, energia aurrezten da.
Kare garbigailu-gama osoak diseinu eraginkorra du, ura berotzeko beharrezkoa den energia soilik kontsumitu eta produktu kimikoen alferrikako erabilera murriztea ahalbidetzen duena. Horretarako, hainbat zulo ditu danborraren ertzetan, eta, gainera, danborraren eta deposituaren arteko espazioak ahal beste murriztu dira.
Makinaren paletan egindako hainbat zulori esker, danborraren ekintza mekanikoa indartzen duen ur-jauzi efektua lortzen da garbigailua martxan dagoenean, eta gainera, murriztu egiten da garbiketa bakoitzean behar den ur kantitatea.
Bereziki diseinatuta daude prozesuaren kalitatea eta ura eta energia aurreztea lehentasuntzat jotzen dituzten garbitegietarako. Zentrifugazio-abiadura altuko garbigailu berriek bezerorik zorrotzenen beharrizanak estaltzeko errendimendu optimoa eta estilo berria dakarte.

Zentrifugazio-abiadura altuko garbigailu mota hauetan, (G faktorea: 350 eta 450 bitartean), izugarri murrizten da garbiketa-prozesu ostean geratzen den hondar-hezetasuna, eta horrek ondoko prozesuetan asko aurrezteko aukera ematen du, esaterako, lehortze- eta lisatze-prozesuetan.

Makina hauen diseinu eta teknologia aurreratuek, eskuragarri dagoen aukera- eta osagai-sorta zabalekin batera, eragin nabarmena dute, batetik, energia-eraginkortasunean eta, bestetik, ura eta produktu kimikoak aurreztean; horrenbestez, murriztu egiten dira produkzio-kostuak eta handitu egiten da enpresaren ekoizteko ahalmena.

Erraz eta azkar instalatzen da, eta gainera, oso espazio gutxi behar da makina hauek erabili eta mantentze-lanak egiteko. Hori abantaila gakoa da beste gama batzuen aldean.
Errendimendu ezin hobea eta salneurri lehiakorra dituen makina bat behar duten profesionalentzat edo makina zurruna behar duten negozioetarako diseinatua, besteak beste, autozerbitzu-garbitegi edo itsasontzietarako.

Fagor Industrial zentrifugazio azkarreko garbigailuak (G faktorea = 300) ur kantitate handia erauzten dutelako eta zarata gutxi egiten dutelako nabarmentzen dira, baita bibraziorik gabe funtzionatzen dutelako ere.

Errendimendu altuko modeloek energia-kostu minimoa dute programazio adimendunari eta maiztasun-inbertsoreari esker. Makina hauek guztiz fidagarriak dira hodi-formako eraikuntza mardula eta iraupen luzeko osagaiak dituztelako.
Zentrifugazio altuko gamarik sofistikatuenen neurriko prestazioak dituzten garbigailuak. Gama hau bereziki diseinatu eta pentsatu da garbigailu sinple baten bila dabiltzan merkatu eta bezeroentzat.

Makina zurrunak dira, 200eko G faktorea dutenak. Modelo hauek bereziki nabarmentzen dira energetikoki eraginkorrak direlako eta ur eta detergente gutxi kontsumitzen dutelako.

Garbigailu hauek maiz erabiltzen dira arreta medikoa eta gizarte-arreta ematen duten zentroetan. Ezinbestekoak dira hondakin solidoak (gorotz- edo gorako-aztarnak, adibidez) dituzten izarak eta bestelako oihalak garbitzeko.
Garbiketarako produktu kimikoak sartu baino lehen, garbigailuak urberritu egiten du arropa tenperatura baxuan eta ur kantitate maximoarekin eragiten du behin eta berriz, modu horretan hondakin solidoak izaretatik bereiz daitezen. 8 mm-ko Ø zuloei esker, elementu solido horiek erraz-erraz ateratzen dira danborretik, eta uretan geratzen dira. Ondoren, zuzenean doaz hustubidera upelaren goiko gainezkabidetik (3” handiagoa da orain gainezkabidearen tamaina, prozesua hobetu eta buxadurak ekiditeko).

Garbigailu hauek maiz erabiltzen dira arreta medikoa eta gizarte-arreta ematen duten zentroetan. Ezinbestekoak dira hondakin solidoak (gorotz- edo gonbito-hondarrak, adibidez) dituzten izarak eta bestelako oihalak garbitzeko.
Garbiketarako produktu kimikoak sartu baino lehen, garbigailuak urberritu egiten du arropa tenperatura baxuan eta ur kantitate maximoarekin eragiten du behin eta berriz, modu horretan hondakin solidoak izaretatik bereiz daitezen. 8 mm-ko Ø zuloei esker, elementu solido horiek erraz-erraz ateratzen dira danborretik, eta uretan geratzen dira. Ondoren, zuzenean doaz hustubidera upelaren goiko gainezkabidetik (3” handiagoa da orain gainezkabidearen tamaina, prozesua hobetu eta buxadurak ekiditeko).