Cookie-ak erabiltzen ditugu, gureak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.
Garbiketa
GARBIKETA ETA ZAINKETA BIKAINAREN EMAITZA
Fagor Industrial-ek garbigailu-belaunaldi berria aurkeztu du: modelo-sorta zabala dago merkatuko beharrizan mota guztiei aurre egiteko. Eraginkortasun- eta gaitasun-eskakizun guztietara egokitzen dira garbiketa industrialerako makina mota ezberdinak, negozioaren tipologia, tamaina eta neurria edozein izanik ere. Aurretik irekitzen diren garbigailuak ditugu, hiru zentrifugazio-abiadura ezberdin dituztenak. Horrez gain, higienea ezinbestekoa den tokietarako garbigailuak ere eskaintzen ditugu, hesi sanitarioa duten garbigailuak, alegia. Azkenik, ura berreskuratzeko sistema berritzailea ere badaukagu, eta Fagor Industrial-ek ingurumen- nahiz ekonomia-baliabideei ematen dien garrantziaren adierazle da.
ZUGATIK KEZKATZEN DA, INGURUMENAGATIK KEZKATZEN DA
Hona hemen Kare, Fagor Industrial-en garbigailu-belaunaldi berria. Soluziorik onena emateko diseinatutako makina-serie oso eta aurreratua. Zu gehien arduratzen zaituenak arduratzen du KARE ere: bizi garen mundua, ingurumena Fagor-en, benetan garrantzitsua denak arduratzen gaitu.
KARE belaunaldi berriarekin, berrikuntza guztiak zure eskura daudela bermatu dugu. Kontrol adimendun berria erabilerraza da, eta zure arropa ezin hobeki zainduta egongo dela bermatzen du. Gure makinak ergonomikoki daude diseinatuta, eta osagai guztiak makinaren mantentzea errazteko instalatu ditugu. KARE zure erosotasunak arduratzen du, eta erabateko konektagarritasuna eskaintzen dizu, zure arropa zauden tokian zaudela kudea dezazun.
KARE zugatik eta ingurumenagatik arduratzen da. Energiaren eta uraren kontsumoari dagokionez eraginkortasun ezin hobea ematen duen ezaugarri multzo osoari esker, KAREk bizi garen planeta babesten du.
01
KARE KONTROLA
Zure makinaren burmuina, zure kontrolpean.
TOUCH PLUS CONTROL
02
ZURETZAT EGINA
Zure ongizate eta erosotasunerako diseinatua.
ERGONOMIA
MANTENTZE-LANA
MOLDAERRAZTASUNA
03
ERAGINKORTASUNA
Berrikuntza teknologikoak makina jasangarriagoa izan dadin.
JASANGARRITASUNA
Garbigailuak
Soluzio bat bezero bakoitzarentzat
Hesi sanitarioa duten garbigailuak
Boterea, kontrola eta erabateko desinfekzioa
Ura berreskuratzeko krs sistema
Ura, energia eta produktu kimikoak aurreztea eta inbertsioa berreskuratzea.
GARBIKETA ETA ZAINKETA BIKAINAREN EMAITZA
Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.