Fagor
Industrial

FAGOR INDUSTRIAL NOR GARA

1960AZ GEROZTIK, LIDERGOA LORTU ARTE.
Liderrak gara ostalaritzarako, talde handientzako sukaldaritzarako eta garbitegietarako ekipamendua fabrikatzen.60 urtetik gorako esperientzia dugu, eta eguneroko lana eta ostalaritza profesionalaren beharrak aintzat hartuta, produktu-sorta osoa eskaintzen dugu marka beraren pean.Horretarako, lantalde konprometitua eta hurbilekoa dugu, profesionalik zorrotzenei emaitza bikainak bermatzeko.
play icon

ONNERA GROUP, ERREFERENTZIAZKO KONPAINIA

HAZTEN ARI DEN TALDE HANDI BATEN BARRUAN.
Profesionalek behar dituzten kalitatea, zerbitzua eta soluzioak eskaini ahal izateko, konpainia handi baten egonkortasuna eta sendotasuna behar dira. Sukaldaritzarako, garbitegietarako eta hotz-aplikazioetarako ekipamenduen gaineko soluzioak ematen dituen ONNERA Group enpresa-taldearen barruan dago Fagor Industrial. Jatorriko etxea ere bada, gainera. 

ONNERA Group-ek 9 lantegi, 35 ordezkaritza komertzial eta 2.200 langile baino gehiago ditu mundu osoan. Gaur egun, enpresa liderra da Espainian sukaldaritzarako, ostalaritzarako eta hotz-aplikazioetarako ekipamenduak eskaintzen, baita seigarrena Europan eta hamargarrena munduan ere.
ONNERA GROUP ZENBAKITAN
Taldeak 1.000 banaketa-gune baino gehiago eta berezko ordezkaritzak ditu kontinenteetan.

Eratzen dute

9 lantegik eta 35 ordezkaritzak

2.200

profesional

45%

Europa

34%

Amerika

18%

Asia - Ozeania

3%

Afrika

A GLOBAL BRAND, NEAR YOU

Ordezkaritzek eratutako egiturari eta nazioarteko esperientzia zabalari esker, mundu osoko bezeroek marka handien berezko aurrerapen teknologikoak, profesionaltasuna eta hurbiltasuna dituzte eskura. 

35 ordezkaritza 20 herrialdetan
2.200 langile baino gehiago
Fabrikatzeko 9 instalazio; guztira, 130.000 metro baino gehiagoko azalera2
ORDEZKARITZA KOMERTZIALAK
FABRIKATZEKO INSTALAZIOAK
Gure ordezkaritzen eta ekoizteko instalazioen sarea kontsulta ezazu behar duzun helbidea aurkitzeko

KOOPERATIBAREN KONPROMISOA

ZU ERE BAZARA KIDE.

Gure ekipamendu eskaintza global eta zabalari esker gara lehiakorrak. Baina gurea ere baden enpresarekiko konpromisoak bihurtzen gaitu desberdin.

Fagor Industrial kooperatiban, langile gehienak, beren ahalegin eta ardurarekin enpresaren egunerokoaren parte aktibo izateaz gainera, konpainiaren bazkideak ere badira.  Kooperatibak kudeaketa partekatuan, lantalde bateratu baten ahaleginean eta onena emateko erantzukizunean oinarritzen dira, emaitza arrakastatsua eta eraginkorra lortzeko.

Fagor industrial MONDRAGON enpresa-taldearen barruan dago. Euskadiko enpresa-talderik handiena da eta Espainiako hamargarrena, tamainari dagokionean.

80.818
pertsona
266
erakunde
15
I+G zentro
451 M
inbertsio
11.936M
diru-sarrera guztira