“Fagor markak gure taldearen enblema izaten jarraitzen du”

2014.01.30

Kepa Bedialauneta, Onnera Group eta Fagor Industrialeko Zuzendari Nagusia.

Pasa den urriaren 9an Fagor Industrialek bere negozio estrategian aurrerapauso bat ematea erabaki zuen izen eta irudi korporatiboa aldatuz. Hausnarketa prozesu luze baten ondoren sortu da ONNERA Group, ostalaritza, garbiketa eta hotz aplikazioetarako zazpi marka ezagun batzen dituen enpresa talde globala: Fagor, Asber, Edesa, Efficold, Danube, Domus eta Primer. Zalantzarik gabe, anbizio eta ausardia handiko aldaketa da, 2013-2016 Plan Estrategikoan jasotakoa. Aldaketa Oñatiko (Gipuzkoa) bulegotik gidatu du Kepa Bedialaunetak, taldeko eta Fagor Industrialeko Zuzendari Nagusiak, MONDRAGON Korporazioaren etorkizunerako gakoa den momentuan.

Kepa Bedialauneta Elkarrizketa