Fagor Industrialen GLOBE gamak hotzeko ekipamenduaren energia kontsumoa %70 murrizten du

2017.05.24

Madril, 2017ko maiatzaren 24a. - Fagor Industrialek, ostalaritzarako ekipamenduen soluzioetan, berriztapen kolektiboan eta garbitegian espezializatutako fabrikatzaileak, Hotz Komertzialeko GLOBE gama berria merkaturatu du. Ohiko lan ildoei jarraituzta, Fagor industrialek elikagaiak ahalik eta ondoen eta ahalik eta denbora luzeenean mantentzeko helburu nagusia duen makinaria sortu du, energía kontsumoa %70 murriztea lortzen duena.

Efizientzia abiapuntu

Gama honetako berritasunen artean, kontserbazio sistemetan hobekuntzak eskaintzeko egindako apostua dago. Horretarako, isolamenduari lodiera handiagoa eman zaio erdiko gama guztietan. GLOBE gaman “Multiflow” sistema dago: hotzaren banaketa orekatua eta konstantea bermatzen duen airearen zirkulaziorako sistema inteligentea. Gainera, sukaldeko lana erosoa izan dadin egindako ahalegina dela eta, ECO funtzioa ere badute. Ezaugarri honek energia %12 aurrezten du eta makinen errendimendua optimizatzen du. Horretarako, atea irekitzen den uneetan, kontrol elektronikoak automatikoki aukeratzen ditu tenperatura eta denboraren parametroak, eta modu horretan hozte-sistema beharrezkoa denean bakarrik jartzen da martxan.

Bestalde, ekipo berrietan erabilitako gasak, efizientzia erengetikoari dagokionez, ‘Zero Impact’ dira, jatorri naturalekoak eta ez toxikoak (R290 eta R600a), eta ozono geruzan ingurumen-inpaktu txikiagoa eragiten dute. Era berean, GLOBE gamak energia kontsumoa murriztea eta efizientzia handiagoa lortzea ahalbidetzen duten azken teknologiako osagaiak ditu; eta horri esker, sortzen den zarata-maila baxua dela-eta, sukaldeko lana erosoagoa da,.

Sendotasuna ardatz

Erabiltzaileei maneiua errazten dien kontrol elektroniko intuitiboak funtzio ezberdinetan zuzenean sartzeko aukera ematen die, eta gainera+, IPX5 babes-graduarekin, makinek kontrol panela porta-mandoan integratuta dute. Bestalde, armairuen gamako atea irekitzeko pedala ere azpimarragarria da. Ezaugarri horrek erabiltzaileari barrura sartzea errazten die, eskuak beteta dituztenean.

Diseinua sukaldeko profesionalei lana errazteko egindakoa da, eta horregatik, ekipo guztiek eskuleku erosoa eta irisgarria duten tiradore ergonomikoak dituzte, kolpeak ekiditeko funtzioa ere badutenak. Mantentze lanak erraz egiteko modua eskaintzea oso garrantzitsua da Fagor Industrialentzat; horretarako, Manoblock gama aurkeztu du, eta bertako kondentsadorearen unitate osoa oso erraz alda daiteke.

Garbitzeko erraza

Ekipo hauen helburua garbitzeko errazak izatea bermatzea ere bada, eta baita manteinu egokia ere. Hori lortzeko, barrualdeek pieza bakarreko eta borobildutako izkinak, enbutizio bidez integratutako hustubideak eta enbutitutako gidariak dauzkate. Ezaugarri horiek Concept Gamako armairuei ere gehitu zaizkie, berrikuntza gisa. Gainera, alturan erregula daitezkeen hankek eta atera daitezkeen osagaiek sukaldeko profesionalei lana asko errazten die. Bestalde, estrategikoki sabaiaren aurrealdean ipinita dauden LED argiek konpartimentu osoa argitzen dute; denbora luzeagoan energia gutxiago kontsumitzen dute, eta ondorioz, energia murrizten laguntzen dute, bero gutxiago botatzen dutelako barrualdera.

“Gure azken helburua erabiltzaileak modu honetako ekipamendu profesionalek eskatzen duten erabilera handia jasateko gai den produktu fidagarri eta iraunkorra aukeratu izanaz ziur egotea da”, horixe dio Jose Ignacio Hurtadok, Fagor Industrialeko proiektu buruak. “Oso harro gaude gama berriak Eco Etiketaren araudi europearra betetzen duelako, eta gure ekipoen energia kontsumoaren azterketan oso emaitza onak lortu ditugulako”, azpimarratu du Fagor Industrialeko Hurtadok.

Fagor Industrialen GLOBE gamak hotzeko ekipamenduaren energia kontsumoa %70 murrizten du