Garbitegi profesionaleko katalogo berria, 2015eko martxoaren 1etik eskuragarri

2015.03.10

Edukiera txikikoak direnez, kalitaterik altuena eta emaitza bikainak eskaintzen dituzte, euren diseinu eta teknologia berrienei esker.

Eredu-aniztasun handiak bezero eta instalazio guztien beharretara egokitzea ahalbideratzen du.

Edukiera txikiko sortaren barruan dauden garbigailuak (6 eta 8 kg) abiadura handikoak dira. Iraunkortasuna bermatzeko oinarri sendoa daukate, baita titaniozko eta altzairu herdoilgaitzeko altzaria ere.

Era berean, lehorgailuak kalitate handiko material eta osagai ergonomikoekin diseinatu dira; adibidez, zamarako ateak irekidura handia dauka. Lehorgailua hiru aukeratan aurkezten da ateratze-motaren arabera: irteera zuzenarekin (hustuketa), lurrun-kondentsazioarekin eta bero-ponparekin.

Sorta horretako makinek MARINE bertsioa eskaintzen dute itsasontzietarako.

Tarteko edukiera duen sortak (10 kg) karrozeria lakatu zuriko bertsioak eta altzairu herdoilgaitzezko altzaridun bertsioa onartzen ditu, dela abiadura handiko garbigailuetan dela lehorgailuetan.

Sorta horrek aukera eskaintzen du garbigailuak eta lehorgailuak osatzen duten lan-zutabeaz hornitzeko.

Informazio gehigarria nahi izanez gero, kontsultatu gure katalogo berria, 2015eko martxoaren 1etik aurrera.

Garbitegi profesionaleko katalogo berria, 2015eko martxoaren 1etik eskuragarri