Fagor Industrialek ostalaritzaren sektoreko bi hitzordu nagusitan parte hartuko du

2013.10.02

Fagor Industrialek, ostalaritza, talde handientzako sukaldaritza eta garbitegien sektorearentzako soluzio integralak eskaintzen dituen enpresa espainiar aitzindariak, ostalaritza eta sukaldaritza espainiarraren aldeko apustua egiten jarraitzen du Ospitaleko Ostalaritzaren XV. Nazioarteko Kongresuan eta 15. San Sebastian Gastronomika 2013 ferian parte hartzearekin eta horien babesle izatearekin batera.

Ospitaleko Ostalaritzaren XV. Nazioarteko Kongresua gaur hasiko da Murtziako Santos Nelva hotelean eta urriaren 4ra arte iraungo du. Bosgarren urtez jarraian, Fagor Industrial kongresuaren babesle izango da eta 9 m2dituen 17. standean aurkeztuko du bere ADVANCE labeen gama berria. Aurten, gainera,ospitaletan janaria erregeneratu eta banatzeko bi orga aurkeztuko ditu, bere bazkide Electro Calorique frantziarrari esker.

Alor horri dagokionez, Fagor Industrialeko Francisco Javier Sánchezek, Ospitale eta Kolektibitate Handien Saileko zuzendariak, hauxe baieztatu du: “Egungo testuinguru ekonomikoaren ondorioz inbertsioa asko murriztu da. Halere, gizartearen oinarrizko zerbitzu direnez, ospitaleak aldaketetara egokitu behar dira eta, beraz, berrikuntzak egiten jarraitzen dute eta sektorearentzako proiektu interesgarriak sortzen ere bai”.

Bestalde, Fagor Industrialek urteko ekitaldi gastronomikorik garrantzitsuena laguntzen jarraituko du XV. San Sebastian Gastronomika feria babesten baitu eta sukaldaritzako erakustaldiak egiteko makineria laga baitio.

15. aldiz egingo da San Sebastian Gastronomika, urriaren 6tik 9ra, ohi den legez Donostiako Kursaal kongresu jauregian. Aurrekoetan bezala, Fagor Industrialek erakustaldiak eta prestaketak egiteko 5 guneetarako ekipamendua lagako du: bi eszenatokiak, tailerra, barruko ofizioa eta “honekin sukaldatzen” ikaskuntza-gelak.

Fagor Industrialek hornitutako ekipamenduaren protagonista Symphony sukaldea izango da, Oñatiko showroomeko auditoriumetik auditorium nagusira (“Kubo Handia” izenaz ezaguna) lekualdatuko dena. Gainera, agertoki horretan ADVANCE PLUS labe misto eta ADVANCE mahai hotz banarekin eta lan-mahaiekin lan egiteko aukera egongo da. Bigarren mailako agertokian (“Kubo Txikia”), ere ADVANCE PLUS labe mistoa jarriko da, bai eta lan-mahai neutro eta hotzak eta “show cooking” buffet-elementua ere. Barruko ofizioan 700 gamako egosketa-blokeak erabiliko dira, labe mistoak, armairu frigorifikoak, tenperatura jaitsarazteko gailua eta goitik kargatzeko ontzi-garbigailua, besteren artean. Halaber, “sukaldaritza-tailerra” gela beste “show cooking” buffet-elementuaz hornituko da Azkenik, “honekin sukaldatzen” gelak ADVANCE PLUS labea izango du, tenperatura jaitsarazteko mahai gaineko gailua, indukzio-plaka eta laguntza-mahaiak.

Horrez gain, kongresuak irauten dituen lau egunetan Oier Biritxinaga, Fagor Industrial korporazioko chefa, bertan egongo da lagatako makineriaren erabilerari buruzko orientabidea emateko.

Fagor Industrialeko zuzendari nagusi Kepa Bedialaunetak azaldu duenez, herrialdean gauzatzen diren sukaldaritza- eta ostalaritza-ekitaldi nagusien alde egiten du konpainiak.“Fagor Industrialentzat aukera handia da hori, sektoreko eragile garrantzitsuenekin dugun harreman pertsonala sendotu ez ezik, gure ekipamendua ere ezagutarazten baitugu industriarentzako esanguratsu diren bi hitzorduetan. Gainera gure makineriari proba zorrotzak egiten dizkiogu”, baieztatu du Bedialaunetak.