Fagor Industrialek munduko zazpi jatetxe espainiar onenetako hiru hornitu ditu

2014.04.29

Oñati, Gipuzkoa, 2014ko apirilak 29. - Restaurant aldizkari britainiar ospetsuak argitaratutako azken sailkapenean agertzen diren munduko 50 jatetxe onenetako hiru hornitu ditu Fagor Industrialek.

Apirilaren 28an, Londreseko Guildhall eraikinean egindako galan, zazpi jatetxe espainiar egon ziren munduko 50 onenen artean. Hortaz, gure herrialdeko sukaldaritzak nazioartean duen garrantzia berretsi zen. Fagor Industrialek saridunetako hiru hornitu ditu, eta euren negozioen bihotza punta-puntako teknologiaz ez ezik, beharretara egokitutako ekipamendurik sofistikatuenaz ere jantzi du. Munduko jatetxerik prestigiodunen mailara iritsi dira Arzak, Martín Berasategui eta Mugaritz.

Mugaritz jatetxea

Zerrendan seigarrena den Mugaritzek Michelin izar entzutetsu bi ditu, eta Fagor Industrialek zerotik hasita hornitu zuen 2010ean, sute batek erabat kiskali ondoren. Esaterako, hotzeko ganberak eta hotzean prestatzeko guneak instalatu ziren sotoan, bai eta egosketarako gailuak ere. Horien artean nabarmentzen da neurrira egindako Symphony sukaldea, Silestone mostradore zuri batez inguratua. Era berean, Fagor Industrialek bere gain hartu zituen dela garbiketa-gune berriaren dela sukaldeko tresnak garbitzeko harraskaren gainbegiratzea eta muntaketa. Horrez gain, zerbitzarientzako gunea berreraiki zen; bertan instalatu ziren ardandegiak, ura eta kafeterak gordetzeko armairuak, eta baita jantokirako behar den guztia ere.

Arzak jatetxea

3 Michelin izar dituen Arzakek hirugarren urtez jarraian eutsi dio zortzigarren lekuari. 2004ko abenduan, hornitzaile kontratatu zuten Fagor Industrial, jatetxeko sukaldea birmoldatu zezan. Erabateko erronka izan zen hura, bai produktuen pertsonalizazioari bai instalazio-proiektuari dagokionez. Hosfrinor banatzailearen bidez, Fagor Industrialek Juan Mari Arzaken behar zehatzak asetzeko sukaldea instalatu zuen: sukaldatzeko gune handiak eta elikagaiak puntu-puntuan mantentzeko makineria. Premisa horiei jarraituz, baldintza tekniko nahiz estetikoetara bikain egokitzen zitzaien Symphony egosketa-blokea instalatu eta, hala, espazioa hobeto aprobetxatu zen.

Martín Berasategui jatetxea

Martin Berasateguiren jatetxea 35. lekura arte igo zen, eta lehenengo 50en artean finkatzea lortu zuen. 3 Michelin izar dituen bere jatetxerik enblematikoenean dagoen sukaldea eraberritzeko asmoarekin, Berasateguik ere –aurreko adibideetan bezala– Fagor Industrialengan jarri zuen konfiantza 2013. urtearen amaieran. Fagor Industrialek gauzatutako instalazioak neurrira egindako Symphony sukalde bi zituen, chefaren beharretara egokituak. Chefak prestatzen dituen jakien xehetasun guztiak zaintze aldera, makineria txikiarekin osatu zen instalazioa.

Gastronomian adituak diren 900 pertsona baino gehiago, besteak beste, kritikari, analista, sukaldari, behatzaile eta sukaldaritzaren inguruko idazleak arduratzen dira sailkapena egiteaz.

“Jatetxeen zerrenda horrek bikain adierazten du guk hornitzen ditugun lokalekin partekatzen dugun eskakizun profesionalaren maila zenbaterainokoa den”, adierazi du Peio Bengoetxeak, Fagor Industrialeko marketin-zuzendariak. “Fagor Industrialen egitekoa zehazten duten alderdietako bi dira lana eta hobetzeko nahia, profesionalik onenei kalitate goreneko ekipamendua eskaintzeko; horrela, kalifikazio hori mereziarazten dien mailari eutsi ahal diote-eta”, baieztatu du Bengoetxeak.

Fagor Industrialek munduko zazpi jatetxe espainiar onenetako hiru hornitu ditu