Fagor Industrialek ekipatu du Iván Mañero zirujau plastiko prestigiotsuaren klinika berria

2014.02.10

Oñati, Gipuzkoa, 2014ko otsailak 10 - Fagor Industrialek, ostalaritza, talde handientzako sukaldaritza eta garbitegien sektorearentzako soluzio integralak eskaintzen dituen enpresa espainiar aitzindariak, ekipatu du Iván Mañero zirujau plastiko prestigiotsuaren klinika inauguratu berria.

Sant Cugat-en (Bartzelona) dagoen IM CLINICek osasungintzaren kontzeptu iraultzailea ordezkatzen du, bikaintasuna lortzeko ezinbesteko bi faktorek eragindakoa: batetik, gaixoen ongizatea eta erosotasuna. Eta bestetik, kirurgia plastikoaren arloko teknologia berritzaileena eta eraginkorrenaren aldeko apustua.

Klinika otsailean egongo da erabat martxan eta hiru solairuko bi eraikin eta 80 profesional izango ditu. Eraikin nagusian egongo dira ebakuntza gela, mediku kontsultak eta 17 gela (4 suite eta 30m2 baino gehiagoko 13 gela). Eraikin horretan bertan gimnasio bat, administrazio gunea eta Dr. Iván Mañero fundazioaren egoitza ere egongo dira. Bigarren eraikinean berriz, IM Beauty Medical, Hortz Estetikako Unitatea, Unitate Kapilarra eta Bizi-luzetasun Aktiboarena Antiagingekoarekin batera.

Fagor Industrialek ekipatutako sukaldeak lau gune ezberdin ditu, espazio bakarrean integratuta. Sukalde funtzionala eta kalitatekoa osatzen dute, zentroko instalakuntza berritzaileen mailan. Gune beroan 900 gamako egosketako bloke bat dago, azken belaunaldiko ADVANCE labea, kromozko plantxa, maria bainua eta suteak itzaltzeko sistemadun kanpaia dituena. Gune hotzak CONCEPT gamako hoztutako mahaiak ditu lan mahaien azpian kokatuta. Garbiketa guneak kupuladun ontzi garbigailua eta baxerarentzako armairu itxi batekin osatuta dago, baxera baldintza higieniko hoberenetan mantentzeko. Azkenik, sukaldeak lanerako gune bat ere badu, monoblock mahaiak, harraskak, zikinkeria pilatu ez dadin azpiko zokaloa eta espazioa optimizatzen duten biltegiratze apalak dituena.

Sukaldeaz gain, biltegia eta Kide markako hotz kamerak ere jarri ditu. Horrez gain, bezeroen beharretara egokitutako eta espazio diafano eta balioanitzean kokatutako kafetegia eta jatetxea ere ekipatu ditu Silestone zuriko mahai-gainaren azpian integratutako botilategi hozkailuekin.

IM CLINICek 5 izarretako instalakuntzen bikaintasunaren aldeko apustua egiten du eta horregatik ekipatu du jatetxea Fagor Industrialekin batera bertako gaixoek, senideek eta langileek goi mailako izendapendun sukaldaritza dastatzeko eta osasuntsu jateko aukerarekin. Klinika kontzeptu berria da lortutako emaitza, ingresatutako 17 gaixorentzako lekuarekin eta eguneroko tratamendu ezberdinak jasotzera joango diren 200 pertsona artatzeko gaitasunarekin, erosotasun maila gorena eskainiz beraien egonaldian.

“IM CLINICeko instalakuntzetan Fagor Industrialek eskainitzako lankidetza funtsezkoa izan da, gure sukalde profesionalak makinaria onena eta teknologia berrienak behar zituelako zentroko gainerako instalakuntzekin bat egiteko” adierazi du Mañero Doktoreak.

“Mañero Doktorearen proiektuan parte hartzea ohorea izan da guretzat, nazioarteko klinika aitzindaria den heinean, osasun sektoreko proiektu integralak abiatzeko erreferente gisa kokatzen gaituelako” adierazi du Mario Lopezek, Fagor Industrialeko Zuzendari Komertzial Nazionalak.

IM CLINIC