Fagor Industrialek Dubaiko Gulfood azokan aurkeztu ditu Ekialde Hurbileko merkaturako bere berritasunak

2014.02.21

Oñati, Gipuzkoa, 2014ko otsailak 21- Fagor Industrial, ostalaritza, taldeentzako sukaldaritza eta garbitegietako soluzio integralen enpresa espainiar liderrak beste urte batez Dubaiko Gulfood azokan parte hartuko du. Mundu mailako sukaldaritza eta ostalaritzako sektoreetako hitz ordu nagusietako bat da berau.

Datorren otsailak 23 igandetik aurrera eta 27 ostegunera arte, Dubai International Convention and Exhibition Center industriako eragile nagusienen elkargune izango da. Hitz orduak duen garrantziaz jabetuta, Fagor Industrial bertan egongo da 66 m2 ko stand batekin. Bertan erakutsiko ditu egosketa, labe, garbitegi, ontzi garbigailu eta hotz komertzialeko gametan dituen berritasunak.

Egosketaren arloan, 900 PLUS bloke bat aurkeztuko du Fagor Industrialek eta labeen arloan, ADVANCE belaunaldiko hainbat modelo aurkeztuko ditu. Garbitegiei dagokienez, bertara hurbildutakoek zuzenean ikusi ahal izango dute azken SR lehorgailuen eta LA eta LN garbigailuen funtzionamendua. Hotzaren eremuan, protagonistak tenperatura eraisleak izango dira, ADVANCE hozte mahai eta armairuekin batera aurkeztuko direnak. Azkenik, ontzi garbigailuen arloan, Fagor Industrialek EVO Belaunaldi berria aurkeztuko du, goiko kargatzeko ADVANCE ekipamendu batekin eta aurretik kargatzeko CONCEPT PLUS ekipamendu batekin.

 

2013an 76 herrialdetako 3.300 enpresen izen ematearekin, Gulfood da Ekialde Hurbilean beraien presentzia zabaltzea nahi duten ostalaritza eta jatetxe sektoreetako profesionalentzako elkargune nagusia. Fagor Industrial duela bi urtetatik dago eremu horretan eta bertako delegazioak Pertsiar Golkoan, Indian eta Afrika ekialdean eskaintzen ditu bere ekipamendu eta zerbitzuak. Zerbitzuan eta bezeroekiko harremanetan duen kalitatearen bikaintasunari esker, merkatu kuota handitzen ari da.

Fagor Industrial Zabeel Hall, stand Z-L49 – Z-L41, gunean egongo da Golfood azokan, Dubaiko International Convention and Exhibition Center-en.

“Gulfood ezinbesteko hitz ordua da guretzat, ostalaritza eta jatetxeen sektoreetarako soluzio integralen hornikuntzan enpresa lider garen heinean” adierazi du Mikel Coronadok, Fagor Industrialeko Export Managerrak. “Gure ekipoen kalitateari eta Ekialde Hurbileko gure delegazioaren lan bikainari esker, azokan dugun parte hartzeak kokapen bikaina ematen digu merkatu honetako hedapena are gehiago potentziatzeko”.

Gulfood