Fagor Industrialek David Arellanori, Eme Be Garroteko sukaldearen arduradunari, sukaldari onenaren saria eman dio Talento Gastro sarietan

2019.03.12

Donostia, 2019ko martxoaren 12a – Fagor Industrialek, ostalaritzarako ekipamenduetan, sukaldaritza kolektiboan eta garbitegian liderra denak, Euskadiko gastronomiarekin duen konpromisoa berretsi du Donostiako Maria Cristina hotelean gaur egin den Talento Gastro sarien bigarren edizioa babestuta eta sarietako bat emanda.

Ostalaritzako onenetan gazteenek euren lanaren aitortza jaso dute sarietan, etorkizun hurbileko gastronomiaren izen handienen artean lekua hartzen ari diren garai honetan. Sariak 9 kategoriatan banatu dira: sukaldari onena, sommelier onena, aretoko arreta onena, postregile onena, parrilan onena, produktua lantzen onena, koktelak egiten onena, pintxo barra onena eta talentu ekintzaile onena.

Mario Lopezek, Fagor Industrialeko Zuzendari Orokorrak, sukaldari onenaren saria eman dio David Arellanori, Eme Be Garrote sukaldearen arduradunari.

Chef gazteak hilabete gutxitan bigarren aldiz jaso du bere lanaren aitortza, izan ere, azaroan Eme Be Garrote jatetxeak lehenengo Michelin Izarra jaso zuen. Eme Be Garrote Donostian dagoen jatetxe dotorea da, 2013an betiko sagardotegi izatetik estilo garaikidea izatera pasatu zena eta ingurune naturalean kokatuta dagoena.

Jatetxea Fagor Industrialek hornitutakoa da, eta instalazioetan fry-topak, indukzioko sukaldeak, ohiko altzariak eta azken generazioko labea dauzkate.

Garrantzi honetako sariek indartu egiten dute sektoreari ematen zaion bultzada ekonomikoa, turistikoa eta soziala,” aipatu du Mario Lopezek, Fagor Industrialeko Zuzendari Orokorrak. “Guretzat ohorea da sari garrantzitsu hau ematea, eta David Arellanori ematea".

Fagor Industrialek David Arellanori, Eme Be Garroteko sukaldearen arduradunari, sukaldari onenaren saria eman dio Talento Gastro sarietan