Fagor Industrial, nazioartekotzearen alde

2014.03.26

Oñati, Gipuzkoa, 2014ko martxoak 26. - Fagor Industrialek sukaldaritza, ostalaritza eta catering alorretarako berritasunak aurkeztuko ditu Eurogastron, sektore horien inguruan Polonian egiten den azokarik garrantzitsuenean.

Gaurtik eta martxoaren 28ra bitarte, MT Polska Centre zentroan egongo da Fagor Industrial, eta 55 m2-ko stand batean erakutsiko ditu Horeca sektorerentzako berritasunik nagusienak.

Oraingoan, Fagor Industrialek Poloniara eramango du Cook & Chill soluzioa, alegia, labeez eta tenperatura jaitsarazteko gailuez osaturiko konbinazio bikaina, merkatu europarrean harrera ona izaten ari dena. Fagor Industrialen azken sorkuntza horren bidez optimizatzen dira sukalde profesional batean gauzatu beharreko lana, beharrezko espazioa, errendimendua, eraginkortasuna eta produktibitatea. Horretarako, Advance labeen azken belaunaldia eta tenperatura jaitsarazteko gailurik berrienak uztartu dira.

Fagor Industrialek ferian erakutsiko du urteko eskaintzarik garrantzitsuena, hain zuzen ere, baxerak garbitzeko E-VO GENERATION linea berria. Belaunaldi berria hiru gamatan aurkeztuko da: Advance, Concept + eta Concept, merkatuan eskura dagoen punta-puntako teknologiarekin. E-VO GENERATION lineak produktu soil, ekologiko eta eraginkorragoak eskaintzen ditu, Horeca sektorean aritzen diren profesionalen behar oro asetze aldera.

Nazioarteko bestelako hitzorduetan bezala, Fagor Industrialek Fagor Cooking Experience saioak eskainiko ditu egunero, korporazioko chef Oier Biritxinagaren eskutik. Hala, sukaldaritza-erakustaldien bidez, chefak feriako bisitariei helaraziko die Fagor Industrialen katalogoa osatzen duten askotariko osagaien gaitasuna.

Ostalaritzako teknologiaren inguruko topaketarik garrantzitsuena den Hostech ferian, Turkian, egon eta astebetera heldu da Fagor Industrial Poloniara. Izan ere, martxoaren 12tik 16ra, Fagor Industrialek sukalde-ekipamendurik osatuena eta sektoreko teknologiarik gailenena aurkeztu zituen Istanbulen eta, beraz, nazioartekotzearen alde egindako apustua berretsi zuen.

“Eurogastro ezinbesteko hitzordua da bai gure negozio-aukerak sendotzeko bai sektoreko eragilerik garrantzitsuekin harreman pertsonala indartzeko”, adierazi du Peio Bengoetxeak, Fagor Industrialeko marketin-buruak. "Nazioarteko erakusketa hau ezin hobea da gure produktu-berritasunak aurkezteko, Europan oso garrantzitsua baita feria”, baieztatu du Bengoetxeak.

Hostech - Eurogastro