Fagor Industrial “diariovasco.com 2014” leihaketako irabazlea, webgune korporatibo onenaren kategorian

2014.12.12

Vocento taldeko El Diario Vasco egunkariak antolatzen ditu sei kategoriatan banatuta dauden sariok: Webgune korporatibo onena, Administrazioko webgune onena, E-commerce webgune onena, Blog pertsonal onena, Euskara bultzatzen laguntzeagatik webgune onena eta Mugikorretako aplikazio onena. Erabiltzaileek eurek proposatu dituzte hautagaiak.

Fagor Industrial irabazlea den “Webgune korporatibo onena” kategoriak saritu egiten du webgunearen erabilera eraginkorra, bezeroen eta hornitzaileen arteko erlazioa hobetzeari, marketin eta komunikazioko ekintzak gauzatzeari eta merkataritza-atzipena hobetzeari dagokionez.

Interneteko profesionalez osatuta dagoen epaimahaiak erabaki du zein diren euren bikaintasunagatik, hainbat esparrutan, Interneten nabarmentzen diren konpainiak. Berrikuntza, deseinua, baliagarritasuna, komunikabide sozialen erabilera edo erabiltzaileentzako erabilgarritasuna dira sarituak hautatzeko kontuan hartutako  rizpideetako batzuk.

2006tik ematen diren Diariovasco.com Sariak, atzo, abenduaren 11n, ostegunean, banatu ziren.