Espainiako lehen osasun, dietetika eta nutrizioko zentroa den Healthouse-ko sukaldea hornitu du Fagor Industrialek

2014.06.26

Oñati, Gipuzkoa, 2014ko ekainak 25. - Fagor Industrialek hornitu du Healthouse Las Dunaseko –osasun, dietetika eta nutrizioko lehen zentroa Espainian– luxuzko sukaldea.

Esteponan (Malaga) kokatutako Healthouse Las Dunas ***** GL Health & Beach Spa da bertako presidente Félix Revueltak gauzatu duen eskala handiko aurreneko egitasmoa. Bertan ostatu hartzen dutenek erregimenak jarraitzen dituzte nutrizioan adituen kontrolpean, eta, gainera, José Luis Guijarro doktore endokrino ospetsuak hainbat tratamendu ezartzen dizkie, besteak beste, argaltzeko tratamenduak, estetikoak eta zahartzearen nahiz estresaren aurkakoak.

Parametro horien arabera, konplexu horren nutrizio-kontzeptuak konbinazio berria du oinarri, alegia, eliteko sormenezko sukaldaritza eta tokiko produktuak jasotzen dituen elikadura dietetikoa. Aipatu eskakizunak betetze aldera, Healthousek akordioa adostu du Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxearekin. Ondorioz, Michelin izar bi lortu dituen sukaldariak lau karta sinatuko ditu urtero, tratamendu ezberdinen arabera. Bere konpromisoa egunero bost otordu zerbitzatzean datza; guztira, 1.300 kaloriarekin, gosaria, askaria eta hamaiketakoa barne.

Chefak hala eskatuta, Mugaritzeko sukaldean inspiratuta egongo da zentroko sukalde irekia. Hala, bezeroek uneoro ikusi ahalko dute barruan zer gertatzen den, erakargarriagoa da, argi askorekin, eta altzairu herdoilgaitzezko altzariak ditu, bai eta Silestone zuriko gaineko sukaldeak ere.

Instalatutako ekipamenduari dagokionez, sukaldeak 900 gamako egosketa-blokea eta neurrira egindako Symphony-a ditu; Concept mahai hotzak urrutiko multzoekin eta Concept baxera-garbiketa.

“Gure ibilbidearen iragana eta geroa markatzen dituen proiektu horri esker, aurrenekoz jardun ahal izan dugu maila altuko gastronomia eta dietetika batzeko Espainian”, adierazi du Fernando Lozanok, Fagor Industrialek Andaluzian duen ordezkariak. “Healthouse Las Dunasekin elkarlanean aritu garenez, aukera izan dugu gure ate internazionalak are gehiago zabaltzeko. Izan ere, urteak daramatzagu hori sustatzen, eta Europa osoan hornitzen jarraituko dugu”, baieztatu du Lozanok.

Espainiako lehen osasun, dietetika eta nutrizioko zentroa den Healthouse-ko sukaldea hornitu du Fagor Industrialek