Cook&Chill Fagor Industrialen labeak + tenperatura jaitsarazteko gailua biltzen dituen soluzioa, mota orotako sukalde profesionaletan erabiltzeko

2014.11.20

Ostalaritza, talde handientzako sukaldaritza eta garbitegien sektoreetan aitzindaria den Fagor Industrialek Cook & Chill soluzioa eskaintzen die ostalaritzako profesionalei. Soluzio horrek labeak eta tenperatura jaitsarazteko gailuak konbinatzen ditu, sukalde profesionalean lana, errendimendua, eraginkortasuna eta produktibitatea optimizatzeko.

Ekipamendua lehendabizikoz sortu da markaren historian, muturreko bi unibertsoren arteko loturaren fruitu, hau da, Labeak eta Hotza dibisioen arteko aliantzaren ondorioz. Modu horretan, Fagor da fabrikazio propioko produktuez osatutako Cook & Chill soluzioa eskain dezakeen fabrikatzaile espainiar bakarra. Hortaz, bere burua berrasmatu du, eta Advance labe-belaunaldiaren eta tenperatura jaitsarazteko gailuen inguruan sortutako sinergiak mamitu ditu, dagozkion modeloekin konbinatzeko Advance + eta Advance labe gamen barruan.

Sukaldaritzako eskaintza zabal eta kalitate handiagokoa

Cook & Chill prozesua geroz eta beharrezkoagoa da sukalderik zorrotzenetan. Izan ere, hondar-beroak produktuaren kalitatea hondatzea eragozten du, baita jakiak berriz berotu behar izatea ere; kasu horietan elikagaien propietate organoleptikoak galtzen dira-eta. Sukaldatutako produktuak azkar hotzarazten dira prozesu horretan, eta arin igarotzen da elikagaiak kutsatzeko tenperatura-eremu arriskutsua (65 ºCtik 3 ºCra). Ondoren, elikagaiak tenperatura egokian biltegiratzen dira, berriz erabili behar diren arte.

Sistema horren bidez jakien kalitatea bermatu ez ezik, bakterien ugaltzea murrizten eta elikagaien kontserbazio denbora ere areagotzen da, horien deshidratazioa eta pisu-galera ekiditen baititu.

Cook & Chill soluzioaren onurak:

  • Sukaldeko lan-fluxuak planifikatzeko eta kudeatzeko denbora aurreztea: Cook & Chill soluzioaren bidez, sukaldeko lana programa daiteke, eta hutsarteak edo lan gutxiago dagoen denbora gainontzeko egunetarako jakiak prestatzeko erabili.
  • Hornikuntzan dirua aurreztea, eta, ondorioz, alferrikako gastuak eta hondakinak ere bai.
  • - Unean bertan sukaldatutako jakiak babestea eta osasunaren aldetik hobetzea: Sukaldatutako elikagaiaren tenperatura jaisterakoan produktu gozoa, suabea eta atsegina lortzen da, denbora gehiagoz kontserba daitekeena. Ginera, Advance labean erregeneratzen baldin bada, produktu fresko baten zaporea eta ezaugarriak mantenduko ditu.
  • - Labeari eta tenperatura jaitsarazteko gailuari egokitutako eta horiekin bateragarriak diren osagarri berriei esker, segurtasun gehiago lortzen da, dela elikagaien tratamenduan dela lan-fluxuan. (Platerak eta banderak eramateko egiturak, altuera finkoko eta doigarriko orgak, gurpil bikoitza eta balaztarekin…).
  • - Egosketa- eta hozte-prozesu erraz, higieniko eta seguruen kudeaketa.
  • - Sistemaren kontrol elektronikoa, bere osotasunean; tenperatura jaitsarazteko zikloak aldez aurretik programatzeko eta informatikoki gordetzeko aukera.

 

“Cook & Chill soluzioaren bidez, kostuak aurreztu eta baliabideak optimizatzen dira, segurtasuna areagotzen da, osasun-baldintza hobeak lortzen dira, eta baita kalitate handiagoko produktu egin berria ere”, adierazi du Juan Alosek, Fagor Industrialeko produktu-buruak. “Instalazio bakoitzera egokitzen diren ekipamendu osoak diseinatzen eta eskaintzen ditugu Fagor Industrialen. Gure bezeroen behar nagusiak asetzea da helburua, euren eguneroko lana optimiza dadin; azken finean, merkatuko soluziorik eraginkorrena eskaintzea euren negozioarentzat”, ondorioztatu du Alosek.

Cook&Chill Fagor Industrialen labeak + tenperatura jaitsarazteko gailua biltzen dituen soluzioa, mota orotako sukalde profesionaletan erabiltzeko