Albisteak

23-04-2012

Fagor Industrialek eta Etxelan Arabak Espainiako chef prestigiotsuenen tresnak hornitu dituzte Gasteizen izandako Egile-sukaldaritzaren Nazioko Kongresuan

Oñati, Gipuzkoa, 2012ko apirilaren 23an. Fagor Industrial enpresa espainiar liderra da ostalaritzaren, kolektiboentzako sukaldaritzaren eta garbiketa-zerbitzuen sektorerako soluzio integralei dagokionez eta babesle gisa hartuko du parte Egile-sukaldaritzaren Nazioko XVIII. Kongresuan. Zaldiaran jatetxeak antolatu du kongresua eta Gasteizen izango da, apirilaren 23tik 26ra.

Gasteizen duen banatzailearen, hau da, Etxelan Arabaren bitartez emango du laguntza Fagor Industrialek; gonbidatutako hizlariek zuzeneko erakustaldietan erabiliko duten tresneria guztia kongresuaren esku jarri du. Fagor Industrialek Oñatiko egoitza nagusian erakustaldiak emateko erabiltzen duen azken belaunaldiko Symphony sukaldeak (indukzio-plakaduna), plantxak, erregailuak, frijigailuak eta maria-bainuak osatzen dute ekipamendua. Visual Plus VPE 101 labea, ATM 101 tenperatura beheratzeko makina eta AST 701 armairu hozkailua ere hornitu dira. 

Martín Berasategi, Josean Martínez Alija, Nacho Manzano, Paco Morales, Nacho Cuevas, Joan Roca, Iñaki Rodaballo, Josean Merino, Jordi Roca, Senén González eta Rafael García Santos chefek erabiliko dute Fagor Industrialen ekipamendua zuzeneko erakustaldietan, Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregian apirilaren 24an eta 26an. Hitzaldi bakoitzak 45 minutu iraungo du eta, tratatu beharreko gaiari buruzko erakustaldi praktikoa izango denez, hornitutako tresneriak probarik zorrotzena gainditu beharko du gaitasunei, sendotasunari eta egokikortasunari dagokionez.

"Etxelan Arabak aurretik ere Kongresuan parte hartu du behin baino gehiagotan eta, beraz, ongi ezagutzen ditugu antolatzaileen beharrak", adierazi du Iban Hierrok, Etxelan Arabako gerenteak. "Ekipamendu osatua, modernoa, azken belaunaldikoa eta ehuneko ehunean fidagarria eskatzen dute, nolabait esatearren, zuzeneko erakustaldietan funtzionatu beharko duelako eta, gainera, hitzaldi bakoitzera batez beste bertaratzen diren ehun pertsonentzako jakiak prestatzeko gaitasuna ere izan behar duelako. Ez diegu sukaldea nolanahi hornitzen, chefek euren jatetxeetan dituzten ekipamenduen maila bereko tresnak ematen dizkiegu".

"Horren eskakizun-maila altua duten profesionalek geu aukeratu izana erantzukizun handia da, are handiagoa hitzaldien emaitzak bermatzeko ekipamenduak guztiz fidagarria izan behar duen testuinguruan, baina poztasun handia ere bada. Oso harro gaude urtez urte euskal sukaldaritza eta sukaldaritza espainiarra munduan proiektatuta, geroaz eta prestigio eta aintzatespen handiagoa duen kongresu honen arrakastarako laguntza emateaz" adierazi du Espainiarako eta Portugalerako Merkataritza-zuzendari Mario Lópezek.