24-11-2011
Fagor Industrial Donostia Gastronomikoaren babeslea izan da eta sukaldeetako aurkezpen eta erakustaldietako ekipamenduaz arduratu da
Fagor Industrial "Donostia Gastronomikoa- Euskadi goza ezazu" nazioarteko kongresuko babeslea izan da. Kongresua Donostiako Kursaal Jauregian egin zen azaroaren 20tik 23ra bitartean. Ekitaldi gastronomikoko ekimen erakargarrienak sukalde erakustaldi eta aurkezpenak izan ziren eta bertan erabilitako sukaldeetako makinaria eta instalakuntza guztiak Fagor Industrialek jarri zituen, bere banatzaile den Hosfrinor-en bidez.
Fagor Industrialek eta Hosfrinorrek hornitutako ekipamenduan gehien nabarmendu zen elementua Simphony sukaldea izan zen. Auditorio nagusian zegoen kokatuta - gonbidatutako sukaldariek bertan egin zituzten erakustaldi izarrak- eta lurrunezko labe konbentzional programagarriarekin eta lanerako hainbat mahairekin (horietako bat hotza mantentzen zuena) osatu zen ekipamendua. Beste eskenatokia, Kubo Txikian kokatutakoa, lurrunezko labe konbentzional programagarriarekin, lanerako mahaiekin eta bitrozeramika sukaldea eta frytopak, frijigailuak eta bainu maria elektrikoak zituen buffet baxuarekin osatuta zegoen. Modu horretan, kongresuko parte hartzaileek zuzenean ikusi ahal izan zituzten Fagor Industrialek sukalde profesionalen eremuko osagaietan duen eskaintza zabala.
Kongresuko parte hartzaileek jan zituzten jakiak prestatzeko guneko ekipamendu osoa ere Fagor Industrial eta Hosfrinorrek jarri zuten. Bertan, sukaldekoez gain, garbiketako ekipamenduak ere ezarri ziren; besteak beste, kapotadun ontzi garbigailuak, ontzi garbigailu mahaiak eta F1-77 harraska, euskarri eta iturriarekin. Sukalde ekipamenduan berriz, sukalde eta plantxa elektrikoak, konbentziozko labea, tenperatura eraislea, armairu gama oso bat, karro eta mahaiak (horietako bat hozte sistemarekin eta beste bat kubeta eta iturriarekin) eta enbutitua mozteko eta hutsean enbasatzeko makina osagarriak ezarri ziren. Sukaldeko tailerra ere Fagor Industrial ekipamenduarekin osatu zen eta indukzioko plaka, plaka elektrikoa, elementu neutroa eta frijigailu elektrikodun buffet baxua ezarri zen.
"Donostia Gastronomikoa- Euskadi, goza ezazu- jardunaldian parte hartzea garrantzitsua da guretzat, bereziki bi arrazoi nagusigatik" dio Mario Lopezek, Fagor Industrialeko Zuzendari Komertzial Nazionalak. "Batetik, euskal enpresa moduan, gure lurrean nazioarteko proiekzioarekin burutzen den era honetako ekimen batekin elkarlanean aritzeko sentitzen dugun betebeharra dago. Eta bigarrenik, gure makinaria eta instalakuntzetan dugun erabateko konfiantza. Munduko sukaldari onenen eskura jarri eta beraien erakustaldietan errendimendu onena ateratzeko aukera ematen digu. Ezin daiteke proba eremu zorrotzagorik eskatu."
© Fagor Industrial Koop. E. Eskubide guztiak erreserbatuta. / Lege oharra / Web mapa
B° Santxolopetegi, 22 Aptdo 17 - 20560 Oñati, (Gipuzkoa / Spain) tel.: +34 943 71 80 30