Albisteak

07-03-2011

Mario López, Fagor Industrialen Espainiako eta Portugaleko Merkataritza Zuzendari berria

Oñatin, Gipuzkoa, 2011ko martxoaren 7an. Fagor Industrial, ostalaritza, jatetxe eta garbiketa sektorerako soluzio bateratuetan liderra den enpresak, Espainiarako eta Portugalerako Merkataritza Zuzendari berria izendatu du Mario López jauna. Hornitzaileekin merkatal harremanak zaintzeaz eta kudeatzeaz arduratuko da bere lanpostutik, eta baita kontu handien bideak sendotzeaz eta areagotzeaz ere.

1972an Aretxabaletan (Gipuzkoa) jaio zen Mario López. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da eta 2006 urtean sartu zen Fagor Industrialen Europa Eremuaren Zuzendari gisa, non enpresak mundu osoan duen negozioaren % 30ren arduraduna izan zen. Aurretik, korporazioaren altzarigintzako kooperatibetan egin zuen lan. Enpresa haiek nazioartera hedatzeko prozesua zuzendu zuen eta liderra izan zen prozesu horietan, Altzarien Elkartea osatzen duten Negozioetako bat zuzendu aurretik.

Mario López ezkonduta dago eta bi alaba ditu.