Albisteak

21-02-2011

ADVANCE armairu-hozkailuen gama berria merkaturatu du Fagor Industrialek

Energia-eragikortasun maximoa eta kontsumoaren murrizketa


Fagor Industrialek, ostalaritza, jatetxe eta garbiketa sektorean soluzio integralen eskaintzako espainiar enpresa liderrak, ADVANCE gama berriko gastronorm armairuak merkaturatu ditu, hotz-industrialean duen eskaintza handituz. Biltegiratze gaitasun maximoa eta ahalik eta dimentsio konpaktuena lortzeko helburuarekin sortutako serie berri honetan, energia kontsumoa asko murriztea lortu da eta ondorioz, ingurumenarekiko errespetua handitzea lortu da.

Fagor Industrialeko ADVANCE armairuen gama berriaren helburu nagusia energia-eraginkortasun eta higiene maila maximoa lortzea da. Horretarako, teknologia berriak garatu dira, bai eraikitze lanetan eta baita hotz-sisteman ere. Horri esker, produktuaren ezaugarrietan murrizketarik egin gabe energia kontsumoa murriztea lortu da. Honez gain, alboetan dituen gida enbutituei esker kameraren garbiketa prozesua erraztea lortu da.

Armairu hauek 43 gradu zentigradu arteko inguruneko tenperaturan eraginkortasun maximoarekin lana egiteko diseinatu dira. ADVANCE teknologia esklusiboak, kameratik kanpo eraginkortasun eta efizientzia handiko hotz talde konpaktua eskaintzen du. Talde frigorifikoaren sarrerako atea eraisgarria da, eta atzeko aldean kokatuta dago. Haizeztatutako kondentsadorea duen konpresore hermetikoa eta, kamera kanpoan, lurrungailua dauzka. Horiei esker, biltegiratze gaitasun handiagoa dauka.

ADVANCE lineako armairuei esker kontsumoaren %15 aurreztu daiteke CONCEP lineako antzeko modeloekin konparatuz gero. Honez gain, ECO funtzio berriari esker, funtzionamendu eraginkorragoa eta ekonomikoagoa lortzen dugu, aurrezte energetikoa %12 handituz. Isolatze termikoa hobetzeko 60 mm-ko poliuretano geruza dauka txertatuta eta ez du CFCrik erabiltzen ez isolatze sisteman, ez eta R-404 hozte-ekologikoan ere. Ondorioz, ingurumenarekiko erabateko errespetuz jokatzen duen produktua da. Gainera, produktua egiteko erabilitako materialen %99 birziklagarriak dira. Armairuaren barnealdea LED teknologiaren bidez argiztatuta dago eta beste argiztatze-sistema batzuekin alderatzen badugu, elektrizitate kontsumoaren aurreztea esanguratsua da.

ADVANCE armairuak garbiketa lanak ahalik eta gehien errazteko helburuarekin diseinatu dira. Erradio kurbatuak dituen oinarri enbutituari eta barne-gida enbutituei esker, euskarri-gidak eta kremailerak atera beharrik ez dugu izango, eta erraz ateratzen diren burleteak ditu. Gainera, higiene maila maximoa bermatzeko, kameratik kanpoko lurrungailua dauka, elikagaiekin kontakturik ez daukana.

Armairu serie berri honen barnealdea eta kanpoaldea altzairu herdoilgaitz austenitikoarekin (konposizioaren %7 nikela) ekoizten dira, korrosioaren aurkako erresistentzia maila handiagoa bermatuz. Beraien artean 55 mm-ko distantzia duten enbutitutako giden bitartez, 24 mailatako biltegiratze-banaketa eskaintzen du. Barnealdea diseinatzeko orduan espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatu dira, dimentsio konpaktua izan arren, biltegiratze-gaitasun handia ziurtatzeko.

ADVANCE armairuen funtzionamendua tenperatura eta izotza kentzeko kontrol elektronikoaren bidez eta adierazleen bistaragailu-digitaleko informazioaren bidez kudeatu daiteke. APPCC (HACCP) sistemaren eskakizun guztiak betetzen ditu, elikagaien kontserbazioa eta hotz-katearen mantentzea ziurtatuz. Alarmak programatzeko gaitasuna dauka, eta 7 egunetako historiala.