14-01-2011
Erresuna Batuan Michelin Izarra jaso duen lehenengo pub-a ekipatu du Fagor Industrialek

Fagor Industrialek sukaldea ekipatu eta Gidak saritu dituen establezimenduen zerrendara gehitu da Harwood Arms
Harwood Arms, Michelin Izarra jaso duen lehenengo pub ingelesa ekipatu du Fagor Industrialek; ostalaritza, jatetxe eta garbiketa sektorean soluzio integralen eskaintzako espainiar enpresa liderrak.
Londoneko Fulham distrituan kokatuta, Harwood Arms bete betean sartzen da gastropub kategorian. Pub ingeles tipikoa izanda, jatetxe onenetako eskaintza gastronomikoa ere badu. Eraberritze osoa egin ondoren 2008an ireki zituen ateak, Mike Robinson (Yatterdon, Berkshireko Pot Kin jatetxeko sukaldaria) eta Brett Graham (Nottting Hill-eko Leadbury ezagunekoa, bi Michelin Izar irabazi zituena) sukaldariek elkarrekin egindako ahaleginari esker. Harwood Armeko sukaldearen ardura Stephen Williamsek hartu du, hau ere Ledburytik datorrena. Sukaldeko bikaintasunari eta kalitate-prezio erlazio bikainari esker, bere mailako establezimenduen artean gida frantsesaren izarra jaso duen lehenengoa izan da.
Fagor Industrialek Harwood Armseko sukaldearen ekipamendu osoan hartu du parte. 700 gamako sukaldea, potentzia altuko erretzaileak eta SG-70 gas salamandrak ezarri ditu. Horrekin batera, merkaturatu berri duen Visual Plus Labe Konbinatua ere ezarri du; janaria prestatzeko lau modu eskaintzen dituena (baporea, neurrira jarritako baporea, leheneratzea eta konbekziokoa), egosketa orekatua egiteko atzera itzulia egiten duen aireztapena, HACCP grabazio sistema eta autogarbiketarako bost programa dituena
"Fagor Industrialen oso pozik gaude Michelin Izarra jaso duen lehenengo pub ingelesaren sukaldea gure ekipamenduarekin osatu delako." Adierazi du Unai Aslak, Fagor Industrialen Erresuma Batuko Zuzendariak. "Harwood Armsekin egindako elkarlanari esker, gastronomia munduko sari ospetsuenetakoa jaso duen beste eraikin bat gehitu da gure bezeroen karterara, Mugaritz jatetxearen berritze lanaren ondoren. Sukaldaritzako profesionalen eskaera zorrotzenei erantzuteko garaian dugun kokapen erreferentearen adierazgarri onena da."
© Fagor Industrial Koop. E. Eskubide guztiak erreserbatuta. / Lege oharra / Web mapa
B° Santxolopetegi, 22 Aptdo 17 - 20560 Oñati, (Gipuzkoa / Spain) tel.: +34 943 71 80 30