Albisteak

10-12-2010

Fagor Industrial, PR Excellence Awards 2010 sarien finalista

Ostalaritza, sukaldaritza eta arropa-garbiketaren sektoreetako soluzio integraletan lider den Fagor Industrial, Social Media kategoriako bost finalistetako bat da, bart gauean ospatutako European Excellence Awards zeremonian.

Sari horiek, Europa-mailan bere kategorian ospe handienetakoak izanda, komunikazio eta harreman publikoen arloko nazioarteko lorpen handienei ematen zaizkie.

Fagor Industrialen proiektua, A recipe for Social Media Success izenarekin aurkeztua, LEWIS PR komunikazioko agentzia globalak garatu du, hark markaren proiekzioa hainbat 2.0 kanaletan diseinatu eta garatu du, blog korporatibo batekin eta twitter-eko kanal batekin, azken honek urte bat baino gutxiagotan 800 jarraitzaile gogotsu inguru bildu dituelarik. Bost finalistak epaimahai batek hautatu zituen guztira parte hartu zuten 1.450 proiektuetatik.

"Balio handiko nazioarteko kanpainekin lehiatu arren finalera iritsi izanak, gure itxaropen guztiak gainditu ditugunaren froga da", dio Peio Bengoetxea Fagor Industrialeko Marketin Zuzendariak. "LEWIS PR agentziarekin burututako elkarlanari esker lineako komunitate zabala sortu da, eta bertan, profesionalak, enpresariak, blog idazleak eta sukaldaritza eta elkarteen sektorean interesatuta dauden pertsonak bildu daitezke informazioa eta iritziak elkarri emateko, gure twitter-eko kanalean. Gure blog korporatiboak enpresari buruzko informazioa eman baino harago joan nahi du, eduki hezigarri eta dibulgatzaileak eskainiz, euskarri honen berezko tonu informala mantenduz".

"Sari-proposamen hau LEWIS PR norabide egokian zioalaren frogarik onena da, mende berriaren komunikazio korporatiboaren funtsezko euskarri gisa gizarte-sareen alde apustu egin zuenean", dio Jorge López LEWIS PRren Hego Europako Presidenteordeak. "Hori lortzeko, ezinbestekoa izan da Fagor Industrialek apustu honengan jarritako konfiantza. Ikuspegi argia izatea ez da oso erabilgarria ez baduzu hori partekatzeko eta ingurune berrian zuzentzen uzteko prest dagoen norbait, eta egun bereziki pozik gaude Fagor Industrialekin egindako elkarlana saritua izan delako. Oraindik lan asko egiteko dagoen mundu batean sartu gara elkarrekin, baina hala ere mundu horrek komunikazio arloan emaitza garrantzitsuak sortzeko ahalmena frogatu du, modu azkar eta dinamikoan, eta edozein enpresako beharrei egokituta"