15-07-2010
Fagor Industrial Sri Lankako "The Hotel Show 2010" ostalaritza azokara joango da
Fagor Industrial lehenengo mailako aisia eta abegitasun azokan izango da. Seigarren aldiz egingo da Colombon uztailaren 16tik 18ra Sirimavo Bandaranaike Memorial gunean. Abegitasun industria da garapen ekonomikoaren hurrengo urratsa turistentzako mundu mailako prestigiodun helmuga bihurtu nahi duen herrialde honentzat, hamarkadetan ezegonkortasun politikoa nagusitu ondoren.
"Sri Lankako gobernuak 2 milioi eta erdi turista aurreikusten ditu 2016rako eta touroperadoreek kalitatezko produktuak nahi dituzte, bisitariei zerbitzu hobea eskaintzeko", dio Mikel Coronadok, eskualde hartako Fagor Industrialeko esportazio-zuzendariak. "Azokan izango gara eta gure produktuen sorta osoa aurkeztuko dugu, kalitate goreneko zerbitzuak hornitzen dituen produktuekiko enpresa bezala kokatzeko".
"The Hotel Show 2010" azokara Fagor Industrialek eramandako produktuen artean 700 sorta dago, hau da, lau su dituen sukaldea, fry-top bat, maira bainu bat, zartagin kulunkari bat, frijigailua, elementu neutro bat eta pasta egostekoa. Sukaldeko eskaintza amaitzeko, hozteko lau produktu, ate handiekiko armairu bikoitza, pantailadun ate bakarreko armairua, ate txikiekiko bi armairu eta hozteko mahaia daude. Azkenik, konbekziozko labe konpaktua, izotza egiteko bi makina eta ontzi-garbigailua ere aurkeztuko dira.
"Sri Lankako opor zentroetako logela batek duela bi urte AEBetako 40 dolar balio bazuen (30 euro inguru), gaur egun 65-70 da (50-54 euro). Herrialdearen egoera azkar hobetzen ari denez hogeita hamar urtez gerran aritu ondoren, turismoa gora doa eta touroperadoreak hotelak zaharberritzen hasi dira", esan du Mikel Coronadok. "Fagor Industrialek zeregin aktiboa nahi du merkatu honetan produktu sorta zabalarekin".
Ostalaritzako azokaren arrakasta dela eta, antolatzaileek azoka urtero antolatu nahi dute, bi urtetik behin antolatu ordez, aurreko bost aldietan hala egin arren.
© Fagor Industrial Koop. E. Eskubide guztiak erreserbatuta. / Lege oharra / Web mapa
B° Santxolopetegi, 22 Aptdo 17 - 20560 Oñati, (Gipuzkoa / Spain) tel.: +34 943 71 80 30