11-05-2010
Fagor Industrialek kalitate, segurtasun eta ingurumenaren kudeaketarekin duen konpromisoa berretsi du AENOR ziurtagiriaren bitartez

Oñatin, Gipuzkoan, 2010eko maiatzarenaren 11an-. Fagor Industrial enpresa espainiar liderra da ostalaritza, sukaldaritza eta garbiketaren sektorerako irtenbide integraletan, eta kalitate, segurtasun eta ingurumenaren zainketarekin dituen konpromisoak berretsi ditu, Espainiako Normalizazio Erakundeak (AENORek) egindako auditoriaren ondoren. Erakundeak, hain zuzen ere, bermatu egingo du honako ziurtagiri hauek bere horretan iraungo dutela 2011ko maiatzera arte: ISO 9001:2008 arauaren araberako Kalitate Ziurtagiria, OHSAS 18001:2004 arauaren araberako Segurtasun zein Osasun Ziurtagiria eta ISO 14001:2004 arauaren araberako Ingurumen Ziurtagiria.
Fagor Industrial enpresa aitzindarietakoa izan zen Espainian, bere ekoizpen-irizpideak arautegi horren arabera garatzean, nazioartean ospe handiena dutenetakoa da-eta. 1991n, Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren Ziurtagiria lortu zuen, eta hiru urtean behin berritu du etengabe. 2006an, Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren Ziurtagiria erdietsi zuen; eta hurrengo urtean, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Ziurtagiria. Horrez gain, bere kudeaketa-sistemek Fagor Industrialeko Kudeaketa Ereduko jarraibideak betetzen dituzte. Eredu hori, gainera, Europako Enpresen Bikaintasunaren Ereduaren (EFQMren) arabera zehaztu eta ezarri egin da, eta, 2004an, "Urrezko Q" saria eman zion Euskalit kanpo-erakundeak.
"Oso pozik gaude, berriro ere AENORen betekizunak bete ahal izan ditugulako eta hiru arlo horietako ziurtagiriei eutsi diegulako", azaldu du Luis Miguel Calderonek, Fagor Industrialeko Kalitate Arduraduna. "Pozik gaude, baina ez harrituta, kalitatea, segurtasuna eta ingurumenaren errespetua Fagor Industrialen garatzen dugun lanaren euskarri-puntu nagusiak direlako aspaldidanik. Hala ere, berriztapena lanean jarraitzeko oinarri solidoa da, baita gure autoeskakizun handiaren adierazgarri den pizgarria ere".
© Fagor Industrial Koop. E. Eskubide guztiak erreserbatuta. / Lege oharra / Web mapa
B° Santxolopetegi, 22 Aptdo 17 - 20560 Oñati, (Gipuzkoa / Spain) tel.: +34 943 71 80 30